Lugorria / Loratzea

Vértebro kolektiboaren sorkuntza eta ikerketa egoitza
apirilak 26tik maiatzak 9 arte
Egoitzak - Leiho bat

Leiho bat

2019an geldialdi bat egitea erabaki genuen.
Tarte bat hartzea ezerezean, likenaren jarduera sentitzeko geure baitan.
2020an ez dugu ikuskizunik aurkeztu, ezta produzitu ere.
Ezin izan dugu aurrez aurre elkar ikusi ere, eta elkar ukitu ere ez.
Norbere baitan biltzeko sasoi bete-betea izan da.
Denbora luzeago batean etendako denbora.
Eskaintza bat produktibitate ezari.

Notre Dame sugarretan.

Zeinen presente egin zaigun heriotza, eta mila modutan imajina dezakegu gure bizitzako egunen akabera. Munduan gure existentzia laster amaituko dela esan dezakegu, orain badakigu, baina, une historiko honetan, zibilizazio-aldaketa honetan, zer obra egin beharko genuke?

Jarri gaitezen 2030eko hauteskunde orokorren atarian.
Guztion oinen azpian, lurzorua mugitu egin da.
Inork ez du lehendakari izateko hautagaia izan nahi.
Gobernurik gabeko herria.
Etorkizuneko teknokraziak giza eskubideen adierazpen unibertsalarekin lerrokatzen du bere algoritmoa.

Eta azken pieza bat egiteko aukeraren aurrean, zer pieza izango litzateke hori?

Etorkizuna galderaz beterik.
Haziak bezalako galderak.
Paisaiaren mutazioa.
Berreraikitzeko aukera.

Ezin da artelana ez den artelana suntsitu, beraz, ezin faltan sumatu, izan imajinatu, ezin harekin fantasian aritu.

Ez dezagun Notre Dame berreraiki.
Ohora ditzagun baso errea eta harri iluna.
Egin dezagun haren hondakinekin punk monumentu bat, amaitzen ari den mundu bateko azkena eta hasten ari den mundu bateko lehena.

Notre Dame Antropozenokoa, otoitz gure alde.
Notre Dame kapitalismoarena, otoitz gure alde.
Notre Dame turismoarena, otoitz gure alde.
Notre Dame zerga sahiestearena, otoitz gure alde.
Notre Dame ustelkeria politikoarena, otoitz gure alde.
Notre Dame galtzeko bidean dagoen ekologiarena, otoitz gure alde.

 

Vértebro kolektiboa: Ángela López, Juan Diego Calzada eta Nazario Díaz. 2007an sortu zenetik, diziplina nahasketa berezia duten proposamenak sortzen ditu, andaluziar iruditeria bere potentzia goreneraino hedatuz. Beraien lanak, bertako zein nazioarteko leku desberdinetan aurkeztu dituzte,  Reims Scenes d ‘Europe (Frantzia), Tlalpaneko Arte Bizien Nazioarteko Topaketa (Mexiko), Terrassa Noves Tendències, ALT Vigo eta SALMON<Festival de Barcelonan besteak beste.  Vértebrok Kordoban, Beautiful Movers, komizariatzen du, eszena garaikiderako mirarizko-topaketa bat, Rodrigo García, Idoia Zabaleta, Societat Doctor Alonso, El Conde de Torrefiel, Patricia Caballero edo Pilar Albarracín bezalako sortzaileak bertatik igaro direlarik.

2013tik aurrera, eta identitatearen aldeko proiektu diptikoaren barruan, Vértebrok zenbait pieza eta ekintza egiten ditu identitate-gaiei buruz, pentsamendu eta ekintza testuinguru bat proposatzeko, generoari, fedeari, politikari edo sexualitateari buruzko kontzeptu iragazkorrak ikusarazteko. 2018an, “Dios tiene vagina” piezak (“Diptico por la identidad”, Parte 1) ikuskizun onenaren PAD Saria jaso zuen, Dantzako Profesionalen Andaluziako Elkarteak emana. “Díptico por la identidad” Frantziako Reims Scenes d ‘Europe hirian estreinatu zen 2019ko otsailean, eta TNT Terrassa Noves Tendències, Naves MATADERO – Centro Internacional de Artes Vivas, Graner-Festival (Bartzelona) eta Vertebroren arteko koprodukzio bat da.

Gauzen beste orden  bat sortzeko eta sorkuntza beste formatu eta testuinguru batzuetara zabaltzeko borondate irmoarekin, Vértebrok Brigitte Vasallo edo Gabriela Wiener bezalako pentsalari edo ekintzaileekin, Todes Transformado Kordobako  adingabe transgeneroen elkartearekin edo Kordobako Memoria Historikoaren aldeko Foroarekin kolaboratu du. Brut Nature ’18, La Calderak (Bartzelona) antolatutako arte bizien topaketan, New Theatre from Spain, (New York) Mara Valderrama, Ana Sánchez Acevedo, Daniel Valtueña eta Alexandra Viterik komisariatutako The Graduate Center-eko Latinoamerikako, Iberiar eta Latinoamerikako Kulturen Departamentuan edo Naves Mataderon Santiago Cirugeda arkitektoarekin batera, Habitar el aire proiektuarekin Mardrilgo Arte Bizien Nazioarteko zentruan era parte hartu du.

Barbecho / Floración Teaser