Abentura

2. egonaldia. Pablo Marteren
ikerketa egoitza

martxoak 1etik 11arte
Egoitzak - Topo

Lurpeko animalia izenarekin, bi urtetan zehar eta hurbileko laguntza batekin AZALAk hiru artista edoeta ikertzaileri ematen dien ikerketa beka programa da Topo.

2020-2021 biurtekoan zehar, Isabel de Naverán, Pablo Marte eta Karlos Matínez B. artistekin ari gara zuloz, galeriaz, eta tunelez zeharkatutako lurazpiko azaletan topatzen.

Duela gutxi Kordoban egin ahal izan nuen egonaldi bat. Han, zilarrezko lepoko batek elkarrekin lotu zituen [eta modu sinbolikoan / irudizko adieran, baina oso modu egiazkoan inbestitu ere], ordura arte sakabanatuta eta bereizita eta modu ez guztiz kontzientean aurrera eraman nituen ekintza eta egiteko modu batzuk. Orain dela gutxi hasi naiz hitz bat erabiltzen, Jesús Alcaide-ri hartu niona, baita [hein handi batean] elkarrekin irakurtzen ari garen Roland Barthes-en “Comment vivre-ensemble” liburutik jasoa ere. «Mariposeo» (Maritxukeria) da hitz hori. Maritxukerian aritzea gauza asko dira. Ni, oharkabean, bizitza osoan neraman maritxukerian. Bitxia da zer gertatzen den ekintzek izendapena hartzen dutenean.

Niretzat maritxukeria abentura da: irudien, zeinuen eta haien eragin sinboliko eta prozesuskoaren hedapena / haien bila ateratzea (nonbait esan dudan bezala: «cruising bat kanaberal semantikoan»). Baina, batez ere, desbideraketaren eta zeharkakotasunaren aldeko nahia da: bere xedearekiko determinismotik askatutako ikerketa (diotenez, pipiek eta gau-tximeletek zeharkako-orientazioa izeneko zeruko nabigazio-teknika erabiltzen dute. Itxuraz, konstantea da Ilargiarekin duten harremana[1])

[1] Black Pond (Jessica Sarah Rinland, 2018)

 

Pablo Marte (Cadiz, 1975). Artista, ikertzailea eta idazlea. Egun, praktika sintomatikoa eta testuartekoa garatzen ari da. Bertan biografia, anekdotikoa, ustekabekoa, bizipenen kontakizuna, eta abar, horien guztien elementuak, eta alegiazkotasunaren, irrealtasunaren edo sinestezinaren parte diren elementuak ere, egitura plurinarratiboetan elkartzen dira, lirika [des]candentea-ak gidari dituztela. C3A (Kordoba), O cineclube (Konpostelako Santiagon), HANGAR (Lisboa), Azkuna Zentroa (Bilbo), Tabakalera (Donostia), Kadist Art Foundation (Paris), Artium (Gasteiz), etab.