CCN Malandain-Ballet Biarritz, Baluarte Fundazioa, Tabakalera, Gipuzkoako Dantzaguneaeta Gasteizko Antzerki Sarea artikulatzen dituen mugaz gaindiko sare horretako taldeburua da Dantzaz. Horrez gain, gero eta kolaboratzaile-sare zabalagoa du, besteak beste, Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola, Azala kreazio espazioa, Vitoria-Gasteizen José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa, ERESBIL, Nafarroako Musikaren Euskal Artxiboa, eta SGAE Fundazioa.
Atalak Sarearen ardatza sormen koreografikoko prozesuak ahalbidetzea da. Prozesu horietan, aukeratutako koreografoek esperimentatzeko, bilatzeko eta erronka berriekin topo egiteko gune bat aurkitzen dute.
Ekoizpen-egoitzan parte hartzen duten artisten hautaketa eta jarraipena Atalak taldeak kudeatzen du, lurraldeko koreografia errealitatearekin etengabeko jarraipena egiten duelarik. Lehen hautaketa egin ondoren, Atalak Sareko erakundeekin adosten da, betiere honako parametro hauek kontuan hartuta: artistaren ibilbidea, aurretiko ekoizpenak, Atalak Sarearekiko harremana eta taldea sortzeko kidetasuna.
Atalak programaren barruan, bai ekoizpenetan bai laborategietan, laguntzearen rola proposatzen da, zuzendaritza eta egiletza-lanak beren gain hartzen dituzten koreografoak lasaitzen dituen figura gisa, lantzen dituzten materialek hitz egiten dietena irakurtzeko eta entzuteko gai izateko behar adina distantzia har dezaten. Bere jarduera koreografikoaren analisian eta hausnarketan eragin nahi duen figura da laguntzailea.
2020an eta 2021ean Idoia Zabaletak Eneko Gil, Carmen Larraz eta Itsaso Canoren eta Eva Guerrero eta Garazi López de Armentiaren prozesuak lagunduko ditu.