ARECA

Art Education and Capacity-Building
2024-2025

Eskola-testuinguruan erabilitako metodologia eta tresna artistikoak

Tailerrak - Mikorrizak

Mikorrizak: onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, Azalak beste egitura lagun batzuekin elkarlanean dabil.

ARECA Pe de Cabra, Sete Anos, Rouge Elea e Iscte-iul egiturekin elkarlanean garatutako proiektua da. Europear Batasunak finantziatua Europa Sortzailearen programa barne.

ARECA Siete Años Siete Escuelas proiektuaren jarraipena da, Claudia Dias artista 2016tik egiten ari den lana, Portugaleko Almada, Porto eta Seixal hirietan hain zuzen ere. Ikasle gazteekin egindako jarduera artistikoko lana da, eskolaren testuinguruan, eta gogoeta kritikoa eta sorkuntza artistikoa sustatzen ditu. Helburuak dira ikasleen trebakuntza, haien gizarteratzea erraztea eta eskola-uztearen prebentzioa.

Helburu nagusiak hauek dira:

  • Mundu globalizatua ulertzeko hausnarketa kritikoa sustatzea.
  • Hizkuntzaren eta hitzaren esplorazioa sustatzea, pentsamenduaren, adierazpenaren eta parte-hartze zibikoaren eta politikoaren funtsezko bitarteko gisa ere.
  • Bestekiko topaketa eta harremana sustatzea, desberdintasunaren, aniztasunaren eta “desadostasunean elkar ulertzeko” gaitasunaren bidez.
  • Demokrazia zuzenaren izaera sustatzea.

ARECAk oinarriak jarri nahi ditu eskolaren testuinguruan metodologia eta praktika artistikoei buruzko eztabaidarako, pedagogiari, metodologiei, lanaren baliabide eta printzipio orientatzaileei laguntzeko orduan, identifikatzeko garrantzitsuak diren ezaugarriak, artisten eta haien lan taldeek dituzten funtsezko gaitasunen ikuspegitik eta, aldi berean, gazteen artean duen eraginaren ikuspegitik.

Alegia, ARECAk artistak hezitu nahi ditu proiektu artistikoak sortu, ezarri eta baliozkotzeko, gazteekin egin nahi du hori eta eskola publikoaren testuinguruan, arteen, hezkuntzaren eta ikerketa sozialaren arteko lankidetzaren bidez eta diziplina desberdinen arteko lan-prozesu baten bidez.

Hona hemen haren jarduera-ildoak:

  1. Siete Años Siete Escuelas eredu pedagogikoa gauzatzea, ikaskuntzak esperimentatzeko eta sistematizatzeko prozesu parte-hartzaile baten baitan, eta partaide diren hiru herrialdeetako egituretan parte hartzen duten ikasleekin.
  2. Nazioz haraindiko lankidetza, networking-a eta hiru herrialdeetako artisten eta ikertzaileen prestakuntza-prozesua bideratzen laguntzea. Ezagutza horrek egitura bakoitzaren esfera partikularra gainditu nahi du, guztion ondare bihurtu eta, horretarako, sarbide-sistema irekia eta demokratikoa eskainiko du.
  3. Lan hau testuinguruan jartzea eta kausa zientifikoetan oinarritzea, prozesuan zehar ikasitakoa dokumentatuko duen emakume soziologo talde baten laguntzarekin.

Prozesuaren emaitzetako bat eskuliburu bat argitaratzea izango da, Esku-hartze artistikorako eskuliburua eskola-testuinguruetan: praktikak eta metodologiak. Eskuliburu horretan ikaskuntzak eta metodoak jasoko dira eta gero erabiliak eta aplikatuak izateko bidea emango digu. Horrela, ARECAk iraunkortasun irizpideak sustatzen ditu, etorkizuneko ondarea eraikiz.

Parte hartzen duten egiturak hauek dira:

Sete Anos Associação Cultural 2021ean sortu zen, Akademia Dias koreografoak aurretik egindako lanaren emaitza dela ondoriozta daiteke. Honen bidez, sorkuntzaren, programazioren eta heziketa artistikoaren esparruetan jarduten da, Portugalen bertan eta Portugaldik kanpo.

Pé de Cabra  sorkuntza-egiturei laguntzea da bere helburua, kulturaren burokratizazioa mugatu nahi horretan arteen arloko ikuskizunen produkzio- eta programazio-zirkuituetatik kanpo geratzeko arrisku egoeran baitaude. Diziplina anitzeko eremuetan jarduten da, deialdiak aurkezten eta proiektuak kudeatzen ditu, eta proiektu artistiko eta kulturaletarako estrategiei dagokionez, horien planteamendu orokorrei erantzuten, finantzaketa-planak betetzen eta garapen premiak lortzen laguntzen du.

ISCTE-IUL (Instituto Universitário de Lisboa) unibertsitate irakaskuntza publikoaren arloko erakundea da, enpresa-zientzien, gizarte-zientzien, teknologien eta arkitekturaren arloetan espezializatua.

Rouge Elea  2003an hasi zen, zirku lan bat sortu zutenetik. Ordutik, dantza garaikidea eta ahozkotasuna baliatu dute. Garrantzia handia ematen diote ikerlanari, beste artisten ekarpenak bilatzeari eta soinu erregistroak ugaltzeari. Rouge Elea Euskal Herrian hasi zen 2014an, mugaz gaindiko talde artistikoa da, hainbat hizkuntzatan egiteko gauza, horrek indartzen du euren lanen nortasuna.

Azala egoteko eta elkartzeko lekua da, artistentzat, aktibistentzat eta ikertzaileentzat, batez ere gorputzaren, ahotsaren eta mugimenduaren esparru horietan lan egiten duen ororentzat. Egoitza artistikoak prestatzeko gune ezin hobea da, 2 estudio ditu eta 5 etxola, basoz inguratua, Lasierra-n (Araba). Bere jardueretako batzuk hauek dira: Laborategiak, mintegiak, programa publikoak, ospakizunak, ibilaldiak, argitalpenak eta aholkularitza lana.

Azalan, ARECA proiektua lantzeko lantaldea Amaia Bono, Hannah Whelan eta Idoia Zabaleta artistek osatuko dute. Oraindik definitzeko dago, baina laster informazio zehatzagoa jasotzeko moduan egongo gara, lan-prozesua garatzeko aukeratuko ditugun institutuaren eta ikasle-taldearen inguruan. Era berean, beste harreman instituzional batzuk lantzen ari gara hirian, proiektua bere osotasunean aurkeztu ahal izateko, hiru herrialdeetako parte-hartzaile guztiekin 2025eko ekainean Gasteizen egingo den topaketa batekin.

ARECA webhorria