2021. urtean, Natalia Orozco, dantza egilea da, Kolonbiatik, eta Iñaki Azpillaga, mugimenduaren eta koreografiaren ikuspegitik ari da, Belgikatik, bi artistek elkarrizketa birtual ireki bati ekin zioten, oroimenaren eta ahanzturaren inguruan oinarrituta. Elkarrizketa Ekarrekintza moduko bat osatzen joan da, alegia elkarrekintza fabulatzaile moduko bat, zeinean memoria, ahanztura, espazioa, elkartzea, talka eta boterea elkar gurutzatzen diren.
Iñakiren eta Nataliaren asmoa da, 2022ko urrian, egonaldi bat egin ahal izatea Azalan, hiru astez luzatuko den egonaldia. Bertan, memorien eta ahanzturen artean desberdin egiten dituen hori ikertuko dute, ikertuko dute memorien eta ahanzturen artean osatzen dituen distantzia, eta hor bertan gurutzatuko da ezberdintasun erradikala, alegia gorputzak eta bere espazio/denbora logikoek elkarrizketa orori inposatzen diotena. Abirra-aruA: memorien eta ahanzturen arteko talkak egonaldiaren izenburua ikerketa/esperimentazioaren ekintzan proiektatzen da, hain zuzen ikerketa/esperimentazio dantzatuaren eta diziplinartekoaren lurraldean.
Abirra-aruA: memorien eta ahanzturen arteko talkak Aura izena hartu duen proiektu baten parte da, bertan egindako ikerketa bat da, hurbileko ingurunea zeharkatzen duten ko-presentziaren eta urruntasunaren poetiken inguruan formula-aingurek eusten dutena. “Aura” giltzadura-kontzeptu bat da, eta aukera ematen du ko-presentzian pentsatzeko, aukera ematen du ahanzturak mila bider zatitutako eta hurbilekoaren zurrunbiloak mila bider txikitutako memorietan dauden urruntasunaren indar hautemanezinak bizi ahal izateko.
Iñaki Azpillaga: Mugimenduaren eta koreografiaren bere ikuspegitik, dantza-ikuskizunak sortzen laguntzen egiten duen lana eta pedagogoaren lana uztartzen ditu. Dantza-ikastaroak eta -tailerrak ematen dizkie ikuskizunen alorreko profesionalei eta dantza prestakuntza emateko eskoletan, hauek baliatzen ditu bere piezak sortzeko ere.
Natalia Orozco Lucena: Kolonbiako dantza egilea. Bere esperientziaren baitan, ikerketa koreografikoa, inprobisazioa eta pedagogia filosofiarekin, psikoanalisiarekin eta politikoarekin solasten dira, dantzaren diziplinarteko bizipena eratuz. Egun, diziplinarteko zenbait proiektutan eta proiektu pedagogikotan parte hartzen du. Horien artean, AURA (2021-2023) proiektua dago, beste latitude batzuetako artistekin eta pertsonekin harremanean.