Bat batean bi errealitatek topo egiten dutenean sortzen den gatazkatik abiatzen den ideia da hau, bi errealitate horiek talka egiten dute, begirada desberdinetatik bat egiten dute leku berean. Ulertzeko gai ez den egoeretara gorputz baten pultsioa egokitzen den moduan. Arrazoimenak arrazoimenari ihes egingo balio bezala.
Nork du zure begirada aldatzeko boterea? Zaila egiten al zaigu enpatiaz ulertzea gurea ez den beste egia bat? Ez luke zalantzagarria izan behar errealitate baten pertzepzioak. Orduan, zer-nolako harremanak ditugu elkarrekin?
Egia esan, ez dago antagonista bat ulertzerik, munduaz duen bere bertsioan protagonista dela ulertzen duzun arte. Bi alde ditu istorio batek ere.
Bi hizkuntza desberdinen arteko elkarrizketa, soinua eta gorputza, bi esperientzia desberdin erakusten dituztenak sorkuntza artistikoaren aurrean. Bi poetika horien koexistentzia, jario bizian aurrera egin dezakeena edo gatazka sor dezakeena. Eta nola bizi diren elkarrizketa honetan, jakinda dakigun bezala lekukoak adina bertsio dituela istripu batek.
Bi solaskide euren jakintzarekin eta jakintsuak euren alorretan
Bi aditu euren eremuetan
Bi profesional euren tresnen erabileran
Bi aditu berezko hizkuntzaren alorrean
Bi heldu adimendunak
Bi haur ikusberak
Bi egia
Bi.
Miguel Fiol Duran, Mallorca, 1983. Bartzelonako Company & Company eskolan dantza ikasketak egin nituen 2006ra arte. Interprete gisa lan egin nuen, Sol Picó, Mudanzas/Ángeles Margarit, Pere Faura, Veronica Cendoya, Aymar Perez Galí bezalako konpainia ospetsuekin, eta gaur egun biran nabil Mal Pelo Konpainia eta bere azken ikuskizunarekin, HIGHLANDS. Nazioartean ere lan egin dut koreografo askorekin, esate baterako, Holandan, Pia Meuthen da horietako bat, Panama Pictures konpainia zuzentzen du, eta dantzari eta zirkuari loturiko sorkuntzak egiten, edota Alemanian, eta Hofesh Shechter konpainiarekin ere, egoitza Ingalaterran duena. DV8 Physical Theater konpainiaren ENTER AQUILES proiektuko dantzari-zerrendan parte hartu nuen, 2020an estreinatu zen remake edo bertsio berrian. Zuzendari, koreografo eta interprete gisa, Los Moñekos konpainia zuzendu nuen, Sarah Angladarekin batera, 2010etik aurrera LA VIRGEN DEL MOÑEKO, YI-HA edo WEDDING bezalako ikuskizunak antzeztuz Espainian, Ingalaterran, Errusian eta Kanadan zehar, Bilboko ACT Jaialdiarena bezalako sariak jasoz eta A Cielo Abierto bezalako sareetan parte hartuz. Kritikaren XIX. Saria jaso nuen Dantzari Onenaren atalean, Mudantzak/Àngels Margarit konpainiaren BACK ÀBAC ikuskizunarekin. Egun, Baró d’Evel konpainiaren ekoizpen berriak duen dantzari-zerrendaren barruan nago, “QUI SOM”, eta 2024an estreinatuko da.
Daniel Claret Mora, Bartzelona, 1987. Biolontxelo-jotzaile profesionala. Musikari familia batean jaio zen, Bartzelonan. Guraso biolontxelisten semea, erreferente izan dira harentzat, eta erreferente dira ere Jordi Mora, Julius Berger eta Bernard Greenhouse biolontxelistak. Bere jarduera profesionala hainbat norabidetan garatzen da. Azken urteotan, hainbat proiektu burutu ditu, hala nola L.van Beethovenen biolontxelo eta pianorako lanaren integrala, Alex Ramirezekin, eta «La fe…» biolontxelo-jole bakarlariarentzat, György Kurtag-en figura liluragarria deskubritzeko balioko zion lana. Horrekin batera, Mal Pelo dantza konpainiaren ‘Inventions y Highlands’ ikuskizunetan parte hartu zuen, eta han bertan ulertu zuen aukera eremu berri bat irekitzen zitzaiola obrak interpretatzeko, hautemateko eta ulertzeko. Kontzertuen alorrera bueltatuz, Bartzelonako Orkestra Sinfonikoarekin (OBC), Gran Teatre del Liceuko Orkestrarekin eta Andorrako Orkestra Nazional Klasikoarekin kolaboratzen du.