iaiaiai

iaiaiaiirintzitaldearen sorkuntza egonaldia
urtarilak 9tik 11ra
Egoitzak - Leiho bat

Lehio bat: Azalaren berezko zalaparta

Alde batetik, Iaiaiai irrintzi taldeko kideak elkartuko diira ahots eta sormen laborategian, kolektiboak lantzen ari dituzten materialaz, lan-metodologiaz, filosofiaz eta esperimentazioaz gogoetatzeo. Horrela, 2025eko ebaluazio bideratuta.  Era berean, 2026. urteko programa elkarrekin antolatzeko baliatu dugu: ze motatako ekitaldi bideratu, ze diziplina artistikoekin jarri harremanetan irrintzien mundua, etabar.

Bestetik, Azalako inguruan beraien ahots-performancea landuko dute, ahots-performancean sakonduta. Era berean, irrintzitik pizten diren imaginarioa sonoroa ikertuko dute, horrela, 2026ean zehar mugituko dute performancean sakonduta.

Hamaika gorputz gara.

Espazioak ikertzen ditugu gorputza, soinua eta ahotsaren bidez. Espazioan zehar mugitzen gara eta espazioaren araberako performantzeak sortzen ditugu.

Urruntasuneko irrintziak, ikusten ez diren irrintzilariak,urruntasunean gurutzatzen diren irrintziak.

Isiluneak daude.

Haimaikako, bikotekako, banakako, laukoteko… ahots koreografia anitzak daude.

Galdera erantzunak. Deiak.

Txori soinuak.

Adarra.

Mundu meditatiboarekin konektatzen duen ‘hum’soinuak.

Irrintzira gerturatu egiten gara, toki askotatik.

Hamaika gorputz, hamaika irrintzi, hamaika jakintza eta hibridazio.

 

IAIAIAI IRRINTZI TALDEA Aiaraldeko (Euskal Herria) kolektibo artistiko eta antropologikoa da, askotarikoa, belaunaldien artekoa, mistoa eta landa-sustrai sendokoa. Irrintzia – antzinako ahots-forma – begirada garaikide batetik ikertzen dugu, performanceak eta elkarlaneko esperientzia murgiltzaileak sortuz, gorputzetik, soinutik, ahotsetik eta paisaiatik abiatuta.

Aiaraldeko landa-ingurunean jaio, 9 udalerriz osatua, irrintzi bidez gizarte-berrikuntzatik tradizioak biziberritzen dituzten kultur prozesu parte-hartzaileak sortuz.Euskal Herrian zein internzionalki jarduten dugu. Gure lanak sare komunitarioa indartzen du, belaunaldien arteko transmisioa sustatzen du eta landa-ahotsei ikusgarritasuna ematen die, ikuspegi sortzaile eta eraldatzaile batetik.

Anitza. Euskalduna. Aiaraldekoa. Generazio artekoa. Mistoa. Aiaraldea. Euskal Herria.