Herriaren bila. Irudiak, kultura eta museoak

Aurora Fernández Polanco eta Pablo Martínezen idazketa egonaldia
otsailaren 25etik martxoaren 1ra
Egoitzak - Leiho bat

Leiho bat: AZALAren berezko zalaparta.

Luzaro elkarren berri izan gabe egon ondoren, aspaldiko partez bi lagun Madrilen elkartuko dira, eta etenda zegoen bion arteko harreman akademikoa berrartuko dutela erabakiko dute. Horretarako errutina berri bat ezartzea adostuko dute: hiriko museo guztiak bisitatzea. Astero elkartuko dira tamaina ertainekoak diren eta oihartzun mediatiko txikia duten museoetan, alegia hiriburuko museo handien itzalpean bizi diren horietan. Gehienetan aurrekontu txikiekin zigortutako museoak izan ohi dira, baina haien fondotan beste iragan posible batzuk aktibatzeko moduko aztarnak gordetzen dituzte, baita etortzeke dauden etorkizun berriak sortzeko modukoak ere. Txikiak izateak, gizakiaren neurrira eginak egoteak, aukera ezin hobeak ematen ditu, esaterako, museoa patxadan ikusteko, produktibitatearen mekanismoa geldiarazteko, eta kostu txikiko hegaldien turismoaren zerbitzura berariaz jarritako kulturatik urrutiratzeko. Aretoetako paseoetan eta hizketaldietan sarri sortzen dira modernitate fosileko herriak. Irudiak, objektuak eta itxurak, baina baita (edo batez ere) haien ausentzia izugarriak ere. Lau eskutara egindako saiakera honetan irudiek pentsamendu bat aktibatzen dute muntaiaren bidez, eta horrek ahalbidetzen duena gehiago da Madrilgo hiriko bilduma publikoetatik eratortzen den saiakera bisual bat, ‘kritika kuratoriala’ bat baino. Artearen historia bat idaztearen aldeko apustua, kontrajarria museo imajinarioa delakoaren historia unibertsalari (munduaren ‘googleizazioaren’ garaian hain zabaldua dagoena).

Bi zati ezberdinek osatzen dute liburua: lehen partean, saiakera batek museoaren historia marraztuko du, museo horiek herritar emantzipatuen ospakizun berezietarako gune gisa ulertuta edota herritarrak mantsotzeko tresna gisa ulertuta. Herrien emantzipazioaren utopiak sortu zituen XIX. mendea museoak sozializazio gune gisa eta irudi, objektu naturaletatik zein modernitate kolonialaren proiektuaren jatorrizko herriei kendutakoetatik abiatutako ideien hartu-eman guztiz askerako gune gisa inauguratzen diren mendea bada ere. Liburuaren bigarren zatiak hainbat testu labur bilduko ditu (2000 hitz ingurukoak), museo bakoitzean oinarrituta (Prado, Thyssen, Sofia Erregina eta Arkeologiako Nazionala izan ezik, Madrilgo museo publiko guztiak). Sarrera bakoitzari izenburu bat eman zaio, aipatzen den museoaren desberdina, eta askotarikoak dira testuinguru-hurbilketak: izan daiteke museoaren esparru batek eraginda (Lazaro Galdianoren “la lección de historia del arte”); izan daiteke arte-zaletasunaren kontakizuna hausten duen obra bat (Eugenio Lucasen “Episodio de la Revolución de 1854 en la Puerta del Sol”, Madrilgo Historia Museoa); proiektu kolonialaren erakusketari buruzko galderaren bat (Amerikako Museoa) edo izan daiteke eraikinetik eratorritako gobernu-mentalitatea (antropologiako museoaren arkitektura, XIX. mendeko areto oinplanoa duen eraikin bakanetakoa). Liburuaren bi zatiek elkarrekin dute harremana, eta Europako eremu publikoaren eraketan garrantzitsuenetako bat den instituzio honi buruzko ikuspuntu berri bat ematen dute. ‘Irudi bidezko pentsamenduaren’ metodologia, bi egileek euren beste ikerketa batzuetan arakatua, eta muntaketa bidezko eta kasuen bidezko saiakeraren artikulazioa, ekarpen baliotsuak dira gaztelerazko museoei buruzko ikerlanen arloari dagokionean. Herriaren bila. Irudiak, kultura eta museoak arte-kritika baten aldeko apustua da, eta idatziko da bilduma publikoetan ikusgai dagoen ondaretik abiatuta.

  

Aurora Fernandez Polanco eta Pablo Martinez elkarrekin lanean orain dela hamarkada bat baino gehiago hasi ziren. Lankidetza horretan arte-, hezkuntza- eta argitalpen-formatuekin esperimentatu dute, irudien, ikerketa artistikoen eta pentsamendu kritikoaren arteko bidegurutzean, beti ere. CA2M zentroak antolatzen dituen Irudia Aztertzeko Madrilgo Erkidegoko jardunaldiak zuzendu dituzte, bisualtasun kritikoei buruzko I+G+b proiektuetan parte hartu dute, ‘Re-visones’ aldizkari akademikoa argitaratu dute eta proposamen pedagogikoak landu dituzte Complutense Unibertsitateko Arte Ederren fakultatean eta MACBAren Ikasketa Independenteen Programan. Oraingoan liburu hau gehiago da esperimentazio metodologiko eta kontzeptual partekatuan sakontzen jarraitzeko apustu bat, lankidetza horren amaiera baino.

Aurora Fernandez Polanco Artearen Historiako Departamenduko katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (Arte Ederren Fakultatea). Gaur egun, “Visualidades críticas: ecologías culturales e investigaciones del común (HAR2017-82698-P)” I+G proiektua zuzentzen du http://www.visualidadescriticas.net/ ‘Re-visiones’ aldizkari akademikoaren editorea da http://re-visiones.imaginarrar.net/Memoria, politika eta bisualtasuna lotzen dituzten arazoei buruzko argitalpenak, ikastaroak eta hitzaldiak landu ditu, hala nola, “Pensar con imágenes: historia y memoria en la época de la googleización” Arte y Política: Argentina, Brasil, Chile y España, 1989-2004, Madril, Editorial Complutense, 2010. Basilio Martin Patino: Espejos en la niebla, Madril CBA, 2008, erakusketaren zuzendari artistikoa eta katalogoaren editorea. “Voir Basilio Martin Patino avec Georges Didi-Huberman” T. Davila et P. Sauvanet (Eds.) Devant les images. Penser l’art et l’histoire avec Georges Didi-Huberman, Paris, Les presses du réel, 2011. “Mnémosyne à l’époque de la digitalisation globale (Tavola des chocs modernes)”  Images revues-hors-serie-4- 2012. “Image(s), mon amour. Fabrications”, Rabih Mroue. Image(s), mon amourerakusketa-katalogoan, Madril, CA2M, 2013. Ikerketa artistikoa, irudiak eta idazketa lotzen dituzten gaiez arduratu da: “Escribir desde el montaje, otra forma de exponer”, Investigación artística y universidad: materiales para un debate, S. Blasco (Ed.), Madril, Ed. Asimétricas, 2013. Pensar la imagen/Pensar con las imágenes (Ed.), Salamanca, Delirio, 2014. “Lectores de signos, lectores de guiños: el ensayo curatorial como forma” D. B. Wechsler (ED.)  Pensar con imágenes, Buenos Aires, Untref, 2015. “Cuerpos crispados: tiempo, capital y mimesis como resistencia” I. Durante, A. Garcia Alarcon, M.A, Hernandez (Eds): Contratiempos, gramáticas de la temporalidad en el arte reciente, Murtzia, Cendeac, 2016. “From Spanish revolution: necesary chattering, shared images” C. Giannetti Ecología da imagem y dos Media. Arte e tecnología: prácticas e estéticas, Ed. Licorne, Lisboa, 2017. Pablo Martinezekin batera, Conversaciones–Re-visionesaldizkariaren editorea izan da, Madril, Brumaria, 2019. Bere azken argitalpena da: Crítica visual del saber solitario, Bilbo, Consonni, 2019.Komisarioa izan da honako erakusketa hauetan: La visón impura. Fondos del Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofia. Madril, MNCARS, 2006; Alois Beer: un viaje en 3D por la España de 1900. Valladolid, Salamanca, 2007; Mireia Sentis: Fotografías 1983-2008, Madrid, CBA, 2008. Mireia Sentis Fotografia/Assaig/Comunicació, Barcelona Art Santa Mónica, 2009. Eva Lootz: A la izquierda del padre, Madril, Monetaren Errege Etxea, 2010. Image(s), mon amour. Rabih Mroue, CA2M, 2013-XI-14.

Pablo Martinez ikerlaria da, CSICeko Historia Institutuan. Artearen Historian doktorea da, Buenaventura Durruti anarkistaren hiletetatik eratorritako jende-ostearen irudiei buruzko ikerketa batekin. Azken hamarkadan museoen mugei aurre egiten saiatu da, instituzionalizazio ekosoziala irudikatzeko: hasi CA2M zentroan terrazan baratze bat sortzetik edota MACBAn sukalde iraunkor bat irekitzetik, eta segi kolektiboekin, auzoko elkarteekin eta egoitzako artistekin sarean lanean aritzeraino. Programen Zuzendari gisa lan egin du MACBAn (2016-2021), eta bertako Ikerketa Independenteen Programa zuzendu zuen modu kolektiboan. CA2Mko (2009-2016) Hezkuntza eta Jarduera Publikoen arduraduna izan da eta Arte Garaikidearen Historiako irakasle elkartua Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Arte Ederren Fakultatean (2011-2015). et al. (MACBA-Arcàdia) saiakera-bilduma zuzendu du, honako egile hauen testuekin: Elisabeth Lebovici, Marina Garces, Kristin Ross, Jodi Dean edota Jaime Vindel, besteak beste. Editore gisa lan egin du L’Internationale Online taldean, 2016tik 2021era, hainbat argitalpen argitaratuz e-pub formatuak irakurtzeko, esaterako, Climate. Our Right to Breath (KVerlag 2022). ‘Re-visiones’ ikerketa lanak argitara ematen dituen aldizkariko erredakzio-kontseiluko idazkaria da, eta ‘Las Lindes’ aldizkariko ikerketa-ekintza taldeko kidea da, bertan hezkuntzari, arteari eta kultura-praktikei buruzko lanak argitara ematen ditu. Honako erakusketa hauen komisarioa izan da: Werker (CA2M–2014) eta Adelita Husni-Bey (CA2M–2016)