Solala

Amalia Fernándezen sorkuntza egonaldia
abenduak 11tik 22ra
Egoitzak - Leiho bat

Leiho bat: AZALAren berezko zalaparta.

(oharrak)

Norberaren bizitza behatzea. Bizitza hori zeharkatzea, horretarako atzera eginez. Bere ordena kronologikoari jarraituz, haurtzarotik hasi eta gaur egunera arte, memoriak gorde nahi izan dituen gertaeren ibilbidetik. Beti horrela izan da: Beti jendez inguratuta egon naiz, eta aldi berean, beti oso bakarrik sentitu naiz. Egia esatera, inoiz ez naiz buru askia izan, oso bestelako itxura eman badezaket ere. Era guztietako laguntza eskatu dut eta laguntza jasota nago. Baina hori horrela izanda ere ez diot sekula bakarrik egoteari utzi. Nire bakardadeak zerikusia baitu munduan egoteko modu batekin, gainerako guztiaren aurrean…

Ez dut ulertzen nondik datorkidan hau guztia. Badakit beti horrela izan dela. Eta ikusten dut nire anai-arrebengan, nire lagunengan, lankide ditudanengan, nire seme-alabengan…

Zailtasun hori…

Mundu guztiari gauza bera gertatzen ote zaion galdetzen diot neure buruari.

Banantzea (identitate indibidualaren eraikuntzatik sortzen dena) baldintza ote den halabeharrez gizaki guztientzat.

Eta parte izateko irrika (parte izan), horizontea da batzuetan hurbil eta, bestetan, urrun, baina irtenbiderik gabe…

Banantzen gaituenari eta batzen gaituenari buruz hausnartzeko grinak eraginda dator proiektu hau. Eta besteengandik oso hurbil edo oso urrun sentiarazten gaituzten jarduera horien izaerak motibatuta.

Agian zorion edo alaitasun moduren baten bilaketa da, ezer bereziren mende ez dagoena.

Dagoeneko hemen egon litekeen zerbait, eskuragarria ia mundu guztiarentzat…

Nire lehen galdera honako hau izan zen: Zer egingo zenuke gustura? Zer egiteak egingo lizuke ilusioa?

Eta neure desio guztien zerrenda egin nuen, zain denbora gehiegi daramatenak, beti ez baita erraza izaten egin ahal izateko tarterik topatzea:

salsa dantzatzen ikastea

jende askorekin kantatzea

oinez bidaiatzea

laukitxoetan egindako nire koltxarekin hasitako joste-lanak amaitzea

bizitokiz aldatzea

egunean zehar aurkituko ditudan pertsona guztiekin atsegina izaten ahalegintzea. Denbora gehiago izatea zerbait hartzeko eta zerbait jasotzeko.

Txakur bat adoptatzea, nire semeak beti eskatu didalako eta nik beti ezetz esan diodalako.

Amalia Fernández. Granadan jaio nintzen, baina duela 30 urte Madrilen bizi eta lan egiten dudala. Hasieran, dantza klasikoan trebatu nintzen, eta gero dantza garaikidean, hainbat koreografoekin (Ana Buitrago, Olga Mesa, Monica Valenciano, etab.). Nire ibilbide profesionala interpretazioaren bidetik garatu da (CIAko kide gisa. “El Bailista-Mónica Valenciano”, 10 urtez) 2005etik aurrera sorkuntza independentean hasi nintzen arte. Fase honetan, bakarkako piezak sortu ditut (‘Matrioshka, Kratimosha’, ‘En Construcción 1’, ‘En Construccion 2’, ‘El resistente y delicado hilo musical’, ‘Expografia’, ‘Monstruos Musicales’ eta ‘Neti Neti’) eta elkarlanean (“Shichimi Togarashi” eta “Entre tu y yo” Juan Dominguezekin, “Perrita China”, Nilo Gallegorekin, etab.). Beste prozesue batzuetan ere parte hartu dut artista desberdinekin (Cuqui Jerez, Odd Enginears, Sonia Gomez, Oscar Bueno, etab.), interprete, coach, koreografo, laguntzaile puntual gisa. Nire lanaren beste zati garrantzitsu bat testuinguru akademiko eta akademikoetatik kanpoko irakaskuntzarekin lotuta dago, erakunde publiko edo pribatuen laguntzarekin, arte eszenikoetako profesionalentzat zein zaleentzat. Ildo horretan, proiektu garrantzitsuenetako bat “Ser o no ser un cuerpo” izan da, Santiago Alba Rico filosofoarekin elkarlanean, eta MPECV eta Reina Sofia museoaren laguntzarekin. Hainbat aldiz aritu naiz irakasle MPECVn, baita Bartzelonako Institut del Teatre-ko CA2M eta beste hainbat irakaskuntza-proiekturekin ere. Abesbatza batean abesten dut 2004tik, eta horrek eragin handia izan du nire azken urteetako piezetan. Iyengar yoga irakaslea ere banaiz, eta duela 25 urtetik yogarekin dudan harremana horrek praktika artistikoez eta horien transmisio-metodologiaz dudan ikuspegia kutsatu du. Asko interesatzen zaizkit ikasteko eta sortzeko prozesu kolektiboak.