“Zazpi urte, zazpi pieza” proiektuaren laugarren sorkuntzan, Cláudia Diasek eta Idoia Zabaletak erabilera berriak ematen dizkiete hitz gastatuei. Hutsetik abiatzen dira publikoaren aurrean hitz bakoitzaren gutxieneko esanahia konbinatzeko. Ogia, bakea, lana, hezkuntza Zer esan nahi dute hitz hauek? Zer esan behar dute? Gauzen eta hitzen arteko benetako harremana erakutsiz, injustiziaren, desberdintasunaren eta zapalkuntzaren izen ezkutuak deszifratuz, artistek hitz magikoak bilatzen dituzte gorputzak eta munduak mugitzeko.
Jaurti zure izpia heriorarte
Ziklo honetako zazpi piezetako bakoitzari izena ematen dion asteko egunen azpitituluak, Claudia Diasen lana deskodetzeko gakoa eman ohi du. Ikuskizun honek hitz magiko bat du azpititulutzat, “Ábrete Sésamo” ez dena, baina bere antza duena: Abracadabra. Claudia Dias eta Idoia Zabaleta artistek egiten dutena, muduak mugitzeko hitz zuhurrak bilatzea da, Ali Babak harkaitza mugitu eta 40 lapurren altxorra irekitzeko, eta sesamo izena asmatu arte, zereal guztien izenarekin egiten duen bezala.
Informazioa gehiago Quinta feira: abracadabra

