ZLAB 3.1

Zine laborategia

#Matías Piñeiro
#Garbiñe Ortega
#Leire Apellaniz

otsailaren 15etik 19arte
Tailerrak - Mikorrizak

Mikorrizak: onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

kalakalab-ek antolatutako laborategia

 

ZLAB alternatiba gisa sortzen da, sorkuntza artistikoan era kolektibo batean pentsatzeko. Horretarako, proiektuen laborategia izango den dinamika bat jarriko da martxan. Bertan lantzen diren filosofia nagusiak, elkarbizitza eta guztion onerako izango den elkartruke horizontala dira.

Hirigunetik urruti, AZALAn, zinema bizi eta partekatu egiten da modu eraldatzaile eta zabalean, erakundeek aldez aurretik ezarritako egituretatik aparte, horrela artea (bizitza) bizitzeko gure moduan sakondu egiten dugu.

ZLAB 3.1 honetan, Euskal Herriak lantoki, ikasketa edo jatorrizko eta nortasuneko lurralde gisa zeharkatzen dituen zinemagile talde bat bilduko da. Topaketaren dinamikaren metodologia bizikidetzan eta komunitatean partekatzean oinarritzen da. Esplorazio, esperimentazio eta abangoardiako ildo batean lan egiten duen zinemagile gazte talde baten ehuna indartzen jarraitzeko asmoz. Matías Piñeiro, Garbiñe Ortega eta Leire Apellaniz arituko dira proiektuen laguntzaile giza.

Partehartzaileak: Ione Atenea, Marina Lameiro, David Arratibel, Maider Oleaga, Jorge Moneo Quintana, Patxi Burillo, David Aguilar.