Voluptatem

Kaput konpainia
work in progress

urriak 23tik 31ra
Egoitzak - Mikorrizak

Mikorrizak: onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

Emaria, laguntza programaren barne Garaionekin lankidetzan.

Emaria programak Vital fundazioaren laguntza jasotzen du.

Voluptatem sormen prozesuan dagoen ikuskizuna da. Plazerra gai nagusitzat duena eta puntu honetatik abiatuta bainuontzian egotean sortzen den deskoneksioarekin eta ihesaldiarekin ikerketa prosezua duena. Ikuskizun hau bainatzeak sortzen dizkigun plazer desberdinei buruz hitz egiten du, eta hori isladatzeko dantza, zirkoa eta antzerkia erabiltzen dira.

Unai Rojo Eiguren Gasteizen jaioa, txikitatik hainbat disziplina artistiko egin dituen arren 10 urterekin zirkua ezagutu eta honekin bere ibilbide artistikoa garatuz joan da. Aerealista, dantzaria eta sortzailea da. Zirkoa egiten Teantro espazio autogestionatuan hasi zen Zilipurdi elkartean. Hemen era autodidakta batean ikasiz joan da eta gaur egun Teantron darrai. Orain, KAPUT konpainian lanean dabil, baita gazteei zirko klaseak emanez. Horrez gain, hainbat proiektu desberdinetan lanean dabil. Horien artean “Inkululeko” eta “Voluptatem”.