Versus

Berdinki konpainiaren sorkuntza egonaldia
urtarrilak 23tik otsailak 5ra
Egoitzak - Leiho bat

Leiho bat: AZALAren berezko zalaparta.

Lana versus familia ren gaian murgildu nahi dugu gure hurrengo sorkuntza prozesua . Ama eta aitatasuna, familia, lana, momentua, tribua, kontziliazioa..dira artista eta langile kultural gisa zeharkatzen gaituzten galderak.

Berdinki: Irati Gonzalez Jaimerena eta Koldo Arakistain Irazusta gara “=ki”. 2019ko Urrian sortu zen Berdinki konpainia. Feminismoaren korrontean kokatzen dugu geure izaera indibiduala. Berdintasuna oinarrizko baloretzat hartuta erlazionatzen saiatzen gara gure ingurukoekin eta ingurunearekin. Horregatik = ikurrarekin identifikatzen gara. Berdintasuna ez bakarrik generoaren alorrean, hitzaren zentzu zabalenean hartuta baizik, arraza, maila ekonomikoa, adina, altuera, gaitasuna, orientazio sexuala…. ere bada. Azken finean bizitzaren aberastasuna aniztasunean datzala uste dugu eta aniztasun horretan denok berdinak garela. k Koldotik dator eta i Iratitik. Berdinak garela esan nahi bagenu k=i irakurketa egingo genuke, baina akrobazia egiten dugunean izate bakarrean edo energi bakarrean bihurtzen garela sentitzen dugu. Gainera, bi hizkiak elkartzean ki osatzen dute. Ki edo chi, energia bitalari esaten zaio eta beraz elkarrekin lan egiten dugunean =tik egiten dugu eta gure ki ak elkartuz egiten dugu.Horregatik, =ki izena eman genion konpainiari.