Itsu-itsuan jokatzeko gogo horrek, keinu horrek, azken urteetan ereindako guztia biltzeko bideari ekitera bultzatzen nau modu organikoan. Lehenengo pausoa baino ez da: hiru egunez ideiak ordenatu, loturak berreskuratu, egiturak sortu, edukiekin jolastu, ikuspuntua zabaltzen saiatuko naiz, lehen zirriborroa sortzeko. Zirriborro bat, nora eman hurrengo urratsa ikusteko, ildo nagusia sortzen hasteko, gorputzaren eta haren toles, haren lasterbideen, haren hackeoen, haren trazuen, haren errebelazioen eta haren has has hasperenen gaineko eguneroko praktikan eman dudan urrats bakoitzean azaltzen joan den horren guztian barrena ibiltzeko eta hori guztia transmititzeko modu bat…
Leticia Morales. Dantzaria, psikologoa, dantza-irakaslea eta dantza terapeuta. Arlo horietan guztietan jaso duen formakuntzari esker hezkuntzaren eta prestakuntzaren esparruan lan egiten du gorputzaren bitartez. Hainbat kolektiborekin aritzen da, hala nola haurrekin, hirugarren adinekoekin, helduekin, desgaitasun psikiko eta/edo fisikoa duten pertsonekin. Nueva Danza & Contact Improvisación metodoan formakuntza du, eta Psikologia ikasi ondoren, Dantzaterapian topatzen du diziplina bat aukera ematen diona mugimenduen bidez pertsonekin beste modu batean lan egiteko. Gestalt terapeuta gisa prestatzen da, Focusing terapia lantzen du (Psicoterapia Esperientziala) eta bideratzailea da Estresa eta Trauma erregulatzeko dinamiketan. Aldi berean, gorputz-prestakuntzak egiten ditu, era askotakoak, profesionalei zuzenduta, hala nola, osasunaren arloko kolektiboei, psikoterapeutei, musikoterapeutei, irakasleei eta musikariei zuzenduta. Gaur egun, prestatzaileen prestakuntzan dihardu, hezkuntzan, gorputzaren inguruko ikerketan eta banakako nahiz taldeko psikoterapian.