Sortze prozesuan dagoen honako proiektu hau Argentinako ipar-ekialdean grabatutako film labur bat da, eta aztertzen ditu iraganak, ausentziak eta debozio-modu batzuek sortzen dituzten harremanak. Erlazio horietan ehuntzen diren bizi-poetikak dira niri gehien interesatzen zaidana.
Work in progress proiektuak aipamen berezia jaso zuen “PLAY Semana de videoarte” jaialdian, eta aurreneko bertsio bat proiektatuko da Madrilen, Complutense Unibertsitatean, liburutegiko aretoan, hain zuzen Perderse en compañía jardunaldian, irailaren 13an.
7’ Corrientes, Argentina, 2023
Errealizazioa: Lucas Olivares
Honako lagun hauen laguntzarekin: Mariana Repetto, Maia Navas, Clarisa Navas, Franco Rivero, Romina Luz Galay, Maru Lopez Romero, Julián Saya Sanchez, Candela Saya Sánchez, Lucía Caballero, Susana Sanchez, eta Luis Molina.
Santu eta ama birjinenak ohi diren zenbait kutxatila hutsak ahots batzuek otoitz egiten duten espazioa dira. Desioaren eta gabeziaren artean irrikak sortzen dituzten bizi-poetikak xuxurla hurbiltzen dituzten soinuak. Hitz hauek hormak zeharkatzen dituzte haizeak nola, noizbait onbideratzailea izan zen fede baten eraikitze lanetan denboraren poderioz pilatutako hautsa astinduz.
Lucas Olivares.1990eko urtarrilean jaio zen, Corrientes hirian, Argentinan. Ikus-entzunezko Arteetan lizentziatua da Arteen Unibertsitate Nazionalean (UNA). Zinemagintzan egiten du lana, errealizadore, gidoilari eta zuzendari laguntzaile gisa. Arte Konbinatuetako Lizentziatura eta Irudiaren, Soinuaren eta Multimedia Argitalpenen Diseinuko Teknikaria ikasketak egin zituen ere Ipar-ekialdeko Unibertsitate Nazionalean (FADyCC – UNNE). Argentinako Ipar-ekialdean ikus-entzunezko hainbat tailer eman zituen bigarren mailako ikastetxe eta espetxeetan. Mariana Repetto-rekin batera, “Corto Plazo, Para Salir” Ikus-entzunezkoen Kolektiboa sortu zuen, Corrientes Hiriko Osasun Mentaleko Ospitalean, eta komunitateari irekitako tailerrak egin zituen Unibertsitateko Kultur Zentroan (CCU-UNNE). Yaguá Pirú Cine ikus-entzunezkoen kolektiboko kidea da, eta bertan proiektuak lantzen ditu, Clarisa Navas, Ana Carolina García, Liz Haedo eta Maia Navasekin batera. Haien artean aipatzekoak: “Hoy Partido a las 3” eta Clarisa Navasen “Las Mil y Una” filmak. Egun ‘El Príncipe de Nanawa’ filmatzen ari da, Gentil Cine eta Tekoha Audiovisual ekoiztetxeekin batera ekoitzitako dokumentala. Halaber, Liz Haedorekin batera, “Los días en el sur” fikziozko film luzea filmatzen ari da, Jaque Contantek ekoitzia; eta “Cauces” dokumentala, Ana Carolina Garcia eta Mariana Repettorekin batera.