Txulazaladaland tailerrak

#Julene Gregorio
#Sergio Nguema

Uztailak 29 eta 30

12-18 urte bitarteko gazteendako

dohainik

izen-ematea: azala@azala.eus

Tailerrak - Leiho bat

Leiho bat: AZALAren berezko zalaparta

ATZERATUTA

Estilismo eta argazkilaritza tailerra Julene Gregoriorekin

Julene Gregorio Arteagan jaio zen, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdian dagoen herri txiki batean. Modelaje-lanari esker piztu zitzaion modarekiko interesa; ondoren, Moda Diseinuko ikasketak egin zituen, Inedin (Bilbo). Diseinuaren, patroigintzaren, jantzigintzaren eta estilismoaren oinarrizko printzipioak Gabriel Azkoitia bezalako irakasle handiei esker ikasi zituen. Gaur egun,  SATUR NAJA! izeneko bere lehen bilduma profesionalean,  dago guztiz murgildua, abeltzain zen bere aitonan inspiratutako bilduma hain zuzen ere.

Data: uztailak 29 eta 30

Ordua: 10.00etatik 13.30tara

Lekua: Azalako estudio handian eta ingurunetan

Julene Gregorio

……………………………………………………………………….

Hip Hop tailerra Sergio Nguemarekin

Sergio Nguema artista donostiar polifazetiko eta urduria da. Urte askotako esperientzia du bere bizkarrean. Donostian, Bartzelonan, Madrilen, Parisen eta New Yorken ikasi zuen. Slowww Dance Center dantza-antzokiko eta hiri-dantzako eskolako zuzendaria da.

Data: uztailak 29 eta 30

Ordua: 17.00etatik 19.00tara

Lekua: Azalako estudio handian eta ingurunetan

Slowww Dance Center