Topaleku Fem, Kalakalab elkarteak eta Idoia Zabaleta eta Garbiñe Ortega komisarioek 2017tik antolatzen dituzten emakumeen topaketak. Topaketa bakoitza, biltzen ziren partaideengatik eta igarotzen genituen une zehatzengatik, gaika desberdinak izan dira, baina beti egon da oinarrizko asmo bera, hau da, espazio-denbora bat sortzea gu zaintzeko, egoteko eta elkarrekin pentsatzeko.
Oraingo honetan ere, bizi dugun une honetan, uste genuen gehiago sakondu behar genuela alderdi holistiko batean, zabaltzen ari diren errealitatearen dimentsio berri horiek behatzen, ulertzen, bideratzen eta lantzen lagunduko diguten beste tresna mota batzuen garapenean. Horregatik, emakume artistei, komisarioei eta kudeatzaileei dei egiten diegu Irma Mier terapeuta eta Reikiko maisuarekin topo egiteko. Haren lana miresten dugu, eta topaketan hainbat saiotan gidatuko gaitu. Parte-hartzaile bakoitzak nahi duena partekatzeko tartea ere izango du: pelikula bat, irakurketa bat, ibilaldi bat… besteentzako eskaintza txiki bat.