SXT (Source by Transkription)

Estanis Comellaren sorkuntza egonaldia
urtarrilaren 11tik otsailaren 24ra
Egoitzak - Mikorrizak

Mikorrizak: onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

eremuak-ekin elkarlanean

Azkenaldian landu ditudan lan-ildoetako bat da hau, eta saiakera narratibo luze batek osatzen du, hitzen eta irudien arteko harremanaren bidez. Irudi horiek, ibiltzeko ekintzaren eta idazteko ekintzaren arteko tartean, euskarri desberdinen aurkikuntzaren bitartez pixkanaka zabalduz doan prozesua marrazten dute. Euskarri horietako bi dira honako hauek: zuzenean egindako ekintza, eta ekintza hori bere baitan hartzen duen egoeraren zaintza.

  1. Prozesuaren atal ezberdinen arteko lotura nagusia fugaren nozioa da.
  2. Idazketak argiari bere hutsuneaz galdetzen dio, ubideari bere segidaz, eta hasierari bere absentziaz, horrela hasten da.
  3. SXT zuzenekoa da, higadura prozesuan dagoen literatura bati espazioa irekitzen diona, eta hain zuzen eratzen den horretatik ateratzen du bere materialtasuna.

Estanis Comella. Lleida, 1985. Bere jarduera lan-ildo eta prozesu desberdinen arteko harremanak sortzeko sistemak sortzean oinarritzen da, aldez aurretik mugatutako baliabideetatik abiatuta, edizioa, espazioa edo zuzeneko ekintza bezalako euskarrietan hezurmamitzeko asmoz.