Zergatik erakartzen gaitu hainbeste groteskoak?
Gogoz nahiz gogoz kontra egin, eszena grotesko bat ikusteak ezinegona eragiten du ikuslearengan. “Ordena naturalak” ezarritako mugak apurtzeak, arrotzarekiko enpatia edota munstrotzat jotzen denarekiko gaitzespena, sortzen diren galderak dira eta ikerketa hau galdera horiei erantzuten saiatuko da, mugimenduan dagoen gorputzaren bidez.
Munstro bat al naiz edo hau ote da pertsona izatea? bilaketa bat proposatzen du, bertan bost gorputz elkartzen dira, identitatearen mugak aztertzeko; ezinezkoaren eta gehiegikeriaren mugak groteskoaren mundu konplexuaren barruan, eta horrek absurdoa eta irrigarria iruditzen zaigun horrekin duen lotura.
Eta hautemateko, jarduteko, sentitzeko, izateko… gure moduan dauden mugak eta parametroak urratuko bagenitu, munstro bilakatuko ginateke?
Munstro bat al naiz edo hau ote da pertsona izatea? Auba Llado-k eta Elena Castellanos-ek zuzentzen duten proiektua da, baina bost interpretek eta koreografok osatzen duten talde-lanaren emaitza da. Proposamen honen xede nagusia giza identitatearen alderdi ezkutuak ikertzea eta mugimendua mugarik eta murrizketarik gabe aztertzea da.
Partaideak: Rocio Barriga, Elena Castellanos, Aurora Costanza, Auba Llado eta Luna Sanchez.
Auba Llado: Palma de Mallorcan jaioa da. Auba Lladok uhartea utzi eta dantza klasikoko titulua lortu zuen RCPD Mariemma dantza-zentroan. Ondoren, CSDMA kontserbatorioan graduatu zen, Dantza Garaikidearen Koreografiako espezialitatean hain zuzen. Praktika Eszeniko eta Kultura Bisualeko masterra egin zuen Sofia Erreginako UCLMn, eta Gizarte eta Kultura Antropologiako ikaslea UNEDen. Dantzari modura, hainbat artista eta koreograforekin lan egin du, hala nola, Matteo Fania eta Giovanni Privitera-rekin “El fantastico caballero Don Quijote de La Mancha” obran edota Poliana Lima-rekin “Las cosas en la distancia” lanean. Lan egin du berriak diren koreografoekin ere, esaterako, Ruben Peinado-rekin “Insidiosa” eta “Gemación” obretan, azken honetan biak izan dira sortzaileak. Belen Abarza eta Nano Bunster artista bisualekin lan egin du ere “Perderse en el abrazo” piezarako, baita “Íntima” bezalako pieza propioetan ere.
Elena Castellanos: Ciudad Realeko Campo de Criptana-n jaioa, Elena Castellanosek Dantza Klasikoaren Koreografia eta Interpretazioko goi-mailako titulua lortu zuen CSDMA kontserbatorioan; Arte, Literatura eta Kultura Ikasketetako masterra, berriz, UAM unibertsitatean; Artearen Historiako ikaslea da UNEDen. Dantzari profesionala modura, hainbat konpainiarekin lan egin du, esatreako, Nuovo Balletto di Toscana konpainiarekin, Florentzian, Davide Bombana-ren Romeo eta Giulietta ekoizpenean hain zuzen; Kor’sia konpainiarekin, berriz, Spanishsuite, The Lamb edota Somiglianza piezetan, besteak beste, baita konpainia bereko ‘Creando con el cuerpo’ programa pedagogikoan ere; Fernando Hurtado konpainiarekin, azkena duen produkzioan, `El arte de perder cada día`; edota beste hainbat koreografo berriekin, hala nola Xian Martinezekin ‘Cinzas’ eta ‘Pioneras’ lanetan, eta Ruben Peinado-rekin, ‘Insidiosa’ izeneko lanean hain zuzen.
Rocio Barriga: Sevillakoa bera, dantzaria eta sortzailea. Formakuntza osatu du Andaluziako Dantza Zentroan, Institut del Teatre institutuan, María de Ávila Goi-Mailako Dantza Esskolan eta Alemaniako Folkwang Universitat der Kunste unibertsitatean. Antwerp-eko Royal Conservatoire eta Belgikako Singel konpainietako dantza-ikerketako masterreko programan parte hartzen ari da. 2018tik 2019ra La Basal gazte sortzaileen taldea sortu zuten, eta hasten da sortzaile modura Espainiako hainbat jaialditan parte hartzen. 2020an ‘Identidad cuerpo y tierra’ erakusketa inauguratu zuen Sara Sanchez argazkilariarekin batera, eta Tragasantas Kolektiboa sortu zuten.
Aurora Costanza: Madrilgo Maria Avila Goi-Mailako Dantza Eskolan graduatu zen, 2019an. Interprete lanetan ari da, Carla Diegoren “La viva muerte” koreografian, 2022an. Lan egin zuen Nave73 gunean, Sergio R. Suarezen “Fetiche” obran, 2021eko irailean estreinatua Paco Rabal Kultur Etxean. Halaber, Luna Sanchezen “MudarseInstalarse” proiektuan interpretea eta egilekidea da, 2021eko martxoan Cadizeko Sorkuntza Garaikideko Zentroan (ECCO) estreinatu zen obra. Ondoren, obra hori bera Madrilen aurkeztuko zen, Beta Publica gunean, baita Sevillako Teatro Távora antzokian eta Bartzelonako Pla Roig espazioan ere. Proiektuak 2022ko Gazte Sorkuntzarako Laguntza (INJUVE) jaso du, eta 2022ko urtarrilean Dantza Konpainia Nazionalean egonaldia egin zuen. Dantza inklusiboarekin ere izan ditu bere esperientziak, eta Antonio Quiles Villanuevarekin lan egiten du “Piedras (estudio al natural para cuerpos y paisajes)” lanean. ‘Mu_da’ proiektuan lan egiten du, Plena Inclusión eta Museo Thyssen-Bornemisza museoarekin lankidetzan. “Y si solo fuimos sombra” obraren interpretea eta sortzailekide, 2021ean estreinatua Madrilgo VI. Bisible Jaialdian.
Luna Sanchez: Madrilgo Maria Avila Goi-Mailako Dantza Eskolan graduatu zen. 2022an, Guillermo Weickert koreografoaren lan berrian interpretea da, baita “La viva muerte” saioan Carla Diegorekin. 2021ean, Zentro Dramatiko Nazionalerako Marta Pazosek zuzentzen duen “Comedía Sin Título” obrako taldekidea da. 2020an, Maria Cabeza de Vacarekin lan egiten du “Katastrofe” lanean, Surge Madrid 2020 jaialdian, eta Poliana Lima-rekin lanean hasten da “Las cosas en la distancia” obran ere, baita Chevy Muraday-ren Los Dedae konpainiarekin ere. 2019an, koreografia lanak egingo ditu Rocio Barriga “Quiral”-ekin batera, Valentziako “Migrats” eta “Cádiz en Danza” bezalako jaialdietan eta lehiaketetan parte hartzeko, besteak beste; gainera, finalean izango da 2020ko “SóloDos Ourense” eta 2021eko “Certamen 10 Sentidos” lehiaketetan. 2018an, Kor’Sia-ren “Spanish suite” obra estreinatuko du. Lehen urratsak Cadizko Dantza Kontserbatorio Profesionalean eman zituen, jaioterrian. Baina, ondoren, Sevillara aldatu zen, eta han aldi berean ikasten hasi zen Andaluziako Dantza Zentroan eta Sevillako Arkitektura Unibertsitatean.