Errepikatu eta ahaztu

Pablo Marte eta Taxio Ardanazen sorkuntza eta ikerketa egoitza
urriak 5etik 9 arte
Egoitzak - Topo

Lurpeko animalia izenarekin, bi urtetan zehar eta hurbileko laguntza batekin AZALAk hiru artista edoeta ikertzaileri ematen dien ikerketa beka programa da Topo.

2020-2021 biurtekoan zehar, Isabel de Naverán, Pablo Marte eta Karlos Matínez B. artistekin ari gara zuloz, galeriaz, eta tunelez zeharkatutako lurazpiko azaletan topatzen.

 

Zazpi urte baino gehiagoko ikerketa-proiektu bati amaiera emango dion film baten azken egokitzapenak landuko ditugu egunotan Azalan. Mendialdean ezkutatutako nazioarteko brigadei eskainitako monumentu txiki bat bilatzea, birsorkuntza historikoa, antzinako gudu-guneetako museoak, legea aplikatuz gurutze frankista bat eraistea, indusketa arkeologiko bat… Gai horiek guztiak garaien, lekuen eta pertsonen espiraleko emari gisa zabaltzen dira historiaren eta Espainiako Gerra Zibilaren irudikapenaren arteko harremana zalantzan jartzen duen film batean. Esperientziazko hurbilketa behar garaikidera, memoria berreskuratzeagatik eta gatazkaren hondar materialekin ezartzen ditugun loturengatik.

Pablo Marte (Cadiz, 1975) artista, idazlea eta ikertzailea da. Zinema eta telebista errealizazioan graduatua Bartzelonako Ikus-entzunezkoen Udal Eskolan eta Arte Ederretan lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitatean, bere lana erakutsi du testuinguru hauetan: Bilbaoarte Fundazioa, Carreras Múgica galeria (Bilbo), Arte Eder Museoa (Bilbo), hangar Centro de Investigação Artística (Lisboa), Tabakalera (Donostia), Azkuna Zentroa (Bilbo), Kadist Art Foundation (Paris) HPCren Consonniko programazioan parte hartu zuen El Problema está en el Medio lanarekin, eta, consonnirako ere, Again, against antzezlana idatzi eta zuzendu zuen, Bad, Bilboko Antzerki eta Performance jaialdian estreinatu zena (2013). Pretty Woman proiektu editoriala argitaratu du, fikziozko saiakera batean eta artisten hamar esku-hartzetan zabaldua. P.I.C.A. (2019) programan parte hartu zuen, Azalan. 2018ko irailetik zinemagile_ilegalen koordinatzailea da Bulegoa z/B-rentzat, eta, gainera, trantzearen sortzaile eta editorea da, praktika artistiko eta diskurtsiboen kritikarako web gunea.

Taxio Ardanaz (Iruñea, 1978) Bilbon bizi eta lan egiten du. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua, azken urteotan Italian, Kurdistanen, Iraken, Kuban, Austrian, Mexikon eta Txinan egin ditu egoitzak. Bakarkako erakusketak egin ditu Madrilen: Tabacalera Promoción del Arte (2017), Raquel Ponce Galeria (2013), RMS El espacio (2011); Bilbo: Carreras Múgica Galeria (2017), Gio Bat Espazioa (2015), Rekalde Aretoa (2014); Habana: artista x Artista (2016); Mexiko Hiria: Ateneo Español de México (2012), an Studio (2011); eta Iruñea: Polvorín de la Bere azken erakusketa kolektiboen artean, Mexikoko Espainiako Kultur Zentroan (2020) “la cuestión es ir tirando” lanean parte hartu izana nabarmentzen da. Sorkuntza artistikorako eta aintzatespenerako hainbat beka jaso ditu, hala nola, Iruñea Artista Gazteen XV. Lehiaketako Lehen Saria (1999) eta Nafarroako Topaketen XXIV. Lehiaketako Bigarren Saria (2007); Ertibil 2008 erakusketa ibiltarian hautatua izan da, Ciutat de Palma Saria (2014) eta Biennal d ‘Art Ciutat d’ Amposta saria (2020), besteak beste.