N.A.N proiektua (Now Ask Nothing / Nothing Ask Now)

Anna Fontaneten sorkuntza eta ikerketa egoitza
abenduaren 14tik 23 arte
danZálavarekin elkarlanean
Egoitzak - Mikorrizak

Mikorrizak: Onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

Hiru arte zenbatuko dut
eta hortik aurrera ez bagara gelditu
ezerk ez gaitu geldiaraziko.
1, 2…
Naizena azaltzen dut bulkada bakoitzean,
(in)kontzientziaren erpin bakoitzarekin
nire azalaren gradu zentigradu bakoitzarekin
1, 2…
Ikusezina dena itzultzen dut
ukiezina dena
Pentsamendua mugimenduan
bihar da orain
eta gaur gurea da.
Eta hortik aurrera ez bagara gelditu
ezerk ez gaitu geldiaraziko.
1,2…

NAN (Now-ask-nothing) ikerketa-prozesua da, eta “identitate emozionalak”  sortzera bideratuta dago. Informazio emozional ez-arrazional batetik abiatuta, pertsonaiak sortzea. Esperimentazioaren bidez eta beste gizabanako, paisaia edota objektu batzuen portaeren neureganatzearen bidez.

 

Anna Fontanet. Dantzaria naiz eta sortzailea, Bartzelonatik etorria. Formakuntzaz independentea naiz eta diziplina anitzekoa. 2008. urteaz geroztik kidetasun artistikoak eraman nau izan ditudan maisu eta koreografoetara; dantzaren, soinuaren eta arte digitalen esparruetan. Nire ikerketaren ardatza soinu-paisaiak eta horietatik eratortzen diren ibilbideak sortzea da, parametro fisikoak, testuinguruak eta espazioak neurtuz, pentsamendu kritiko garaikideari dagokionez. Denbora eta gertaerak (ez)memoriaren, orainaldiaren eta “etorkizun posibleen” artean gainjartzeak mugimendua elikatzen du. Gaur egun, “etorkizun posible” gisa ulertzen dut errealitate posibleen aukera guztia. Aurreikusitakoaren, ustekabekoaren eta proiektatutakoaren artean. Biharamunekoa.