Promesarik txikiena

Maite Aizpuruak bultzatutako sorkuntza prozesua
abenduaren 9tik 20ra
Egoitzak - Leiho bat

Lehio bat: Azalaren berezko zalaparta

Simone Weil filosofoak zioen laguntasun harremana aurkakoak diren beharra eta askatasunaren batasuna zela, mirariaren parekoa. Guk gehitzen diogu laguntasuna oxigenoa edota tortilla patata pintxoa bezalakoa dela: arrunta da, edonon dago eta bizitzeko beharrezkoa dugu; ez badago hutsuneak asaldatzen gaitu. Emozioak eta harreman sozialak ere merkantzia bihurtu zaizkigun garaiotan, argi dugu: laguntasuna eraiki egiten den eta nahieran eraiki ezin dugun sakoneko ehun hori da. Legeak araututako loturetatik kanpo dagoen potentzia erradikala da laguntasuna, bai, eta giza harreman oro bezala, akastuna. Eta eskerrak.

Antzezlan honetan elkartu garenok arlo ezberdinetan gabiltzan artistak gara, eta artean,  egunerokoan eta gizartean laguntasunaren gaia jorratzean dugun interesak elkartzen gaitu. Lagunarteei balioa ematea praktikan jarri izan dugun gaia da aurrez eginiko lanetan, gaietatik hasita praktikaraino.

Maite Aizpuruak botatako amuari helduz osatzen doan lan taldea da honakoa. Azken bost urteetan,  proiektu propioetan eta antzerkigintza garaikideko konpaniekin lanean jardun ostean, laguntasunaren gaia ikertuko zuen lan talde potolo bat sortzeko desira artistiko eta politikoari erantzuten dio sormen prozesu honek. Elkarren lanen gaineko erakarpena izatea, artegintza garaikidean eta diziplinak nahastuz jarduteak, euskaratik aritzeak eta  30 urteen bueltan (pasata edo heltzear) egoteak ere elkartzen gaitu. Gaurkotasunari begiratzeko modu ez hain original eta konkretu baten kontzientziatik, ia ia, lagun taldeetan gertatzen den bezala, elkarren arteko klonak ere izan gaitezkeela onartzetik ekin diogu lanari. Laguntasuna komunitateak harilkatzeko alkimia dela uste dugulako, eraikia den eta nahieran eraiki ezin dugun sakoneko ehun sozial hori agian.

Ideia: Maite Aizpurua Olaizola

Ekoizpena: ∞ / infinito taldea, Maite A.O.

Aktore sortzaileak: Intza Alkain, Maite Aizpurua Olaizola, Maiana Etxeberri Keufterian, Ane Gartzia

Zuzendaritza: Matxalen de Pedro Larrea, Maite A.O.

Zuzendari laguntzailea: Edurne Azkarate

Testua: Mejillon Tigre Kolektiboa, aktoreekin batera

Eszenografia: ATX, Maite AO

Argiztapena: Arantza Flores

Koplak: Maider Arregi Markuleta

Dosierreko argazkiak: Judith Voet

Soinua: Asier Renteria

Komunikazio bitartekoak: Lide Mikele Billabeitia

Laguntzaileak: Aiaraldea Kultur Faktoria, Garaion Sorgingunea, Azala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Aita Mari Antzokia, Dinamoa Sormen Gunea, Eusko Jaurlaritza, EHE