(Dirudienez) musika egitea limonada bat prestatzea bezain ekintza duina eta gizatiarra da. Hala bedi.

Mursegoren sorkuntza eta ikerketa egoitza
uztailak 20tik 24 arte
Egoitzak - Leiho bat

Leiho bat

Mursego Maite Arroitajauregi naiz, besteak beste biolontxeloan lizentziaduna naiz. Eskura ditudan gauzak erabiltzen ditut soinua iruteko eta abestiak sortzeko. Mota honetako testuek, abangoardiaren eta musika klasikoaren artean hibridazio bat egiten saiatzen naizela diote. 20 urte daramatzat musika irakasten. 4 lan argitaratu ditut disko formatuan, horietako bat “100% Oion” (Oion herriarekin elkarlanean egina). Gainera, dantzarako, antzerkirako eta zinemarako musika konposatu dut: “Amama”, “Eman Bakia”, “Morir”, “Cólera”, “Akelarre”, “Invisible”, “Mutu”, “Saiativa i”, “Saiativa II” eta abar. Abestien sorkuntza prozesuak aldatu, osatu eta/edo indartu egiten dit, nigan sortzen duen hori entzulearengan sortzea gustatuko litzaidake.

AZALAko egoitza honetan, “4/5” diskoa osatuko duten abestiak harilkatuko ditut.