Rosario Toledok, Pedro G. Romerok lagunduta, sortze prozesu berri bati ekingo dio. Prozesu horren abiapuntua Cadizko inauterietan Laukotearen eraketa beti hiru edo bost lagunek osatzea da, inoiz ez lau. Azalan egingo duten egonaldian, Pablo Marte eta Idoia Zabaleta Rosariorekin batera izango dira korapilo hau serio-serio hartzera, hain hain serio seriotasun handiagorik kabituko ez delarik.
Laukotea, beraz, Cadizen hiruzpalau izaten dira beti, inoiz ez lau.