Laukote operazioa

Rosario Toledoren egonaldia Imma "La Carbonera", Eva "La Lebri", Idoia Zabaleta, Pedro G. Romero eta Katerina Segidourekin
uztailaren 26tik abuztuaren 14ra
Egoitzak - Leiho bat

Azkuna zentroaren Lanean programarekin elkarlanean. Garaionen laguntzarekin.

AC/E Espainiar Ekintza Kulturalaren laguntza jaso du.

“Laukote operazioa” (behin-behineko izenburua) Rosario Toledo dantzariaren lan berriena da.

“Laukote operazioa” izan liteke, egia da, droga-sare zabal baten aurkako operazio baten izena, hiru emakumeen aginduetara, Rosario Toledo, La Carbo eta La Lebri. Halaber, baliteke,  eta izan daiteke ere, hiru artista horiek barrez aritzea Cadizko Inauterien kontura, Hirukotea denari han Laukotea dela esaten diotelako; hain zuzen hori balitz bezala inauteriaren helburua, hau da, mahaiari bere laugarren hanka kentzea, eta hiru hankatxorekin kolokan uztea.

Victor Hugo eta bere emaztea ziren, XIX. mendeko lorategi frantses batean, etorkizunari buruz galdetzen ziotenak hiru hankako mahai bati. Dar-dar egiten zuen hiru hankako mahaiak, honela erantzun zien: etorkizuna zalantzazkoa izango da, etorkizuna barnetikoa eta gordina izango da, bihurria, ahaidekeriazkoa, eta, batez ere, etorkizuna izango da ‘inbertitua’.

Etorkizunean atzeraka oinez ibiliko gara. Pedro G. Romero-k ‘El buen ciudadano‘ film poloniarra ikustera gonbidatu gintuen. Bertan, pertsona batzuek armairu bat herri batetik bestera eramatea erabakitzen dute, atzeraka ibiliz. Izan ere, herrian susmo bat dabil, horren arabera “atzeraka oinez ibiltzeak zerua buru gainera erortzeko arriskutik salbatuko gaitu”. Michiganeko Unibertsitate batek egindako ikerketa baten arabera, atzeraka ibiltzeak oroimena hobetzen laguntzen du. ‘Un pasito palante María, dos pasitos patrás’, hala dio abestiak. Labexomorro, labexomorro, ezin dala ibili, faltan dauela, ez dakolako erreteko mirenjoni. Atzerantz, bizkarrez jarrita, ipurdi emanda… esan ohi da, eta egia borobila da, begiratzen zaion lekutik begiratuta ere, bizkarra emanez gaude beti. Back is back.

Horrela, bizkarra emanda, “Operación Cuarteto” izeneko prozesu honetan, ipurdia okertuta goaz, beti ere, atzeraka dantza egiten ikasten ari gara, atzerantz arnasa sakon hartzen, ‘inbertituta’ egonda kantatzen, txalo jotzen aireari listuka egingo bagenio bezala… Ikerketa honekin konturatzen ari gara flamenkoa, berez, zein gertu dagoen ‘invertido’ delakoa izatetik. Beraz, horrela ulertzen dugu Inauterietako umorea, ezarritako balioak kolokan jartzeko modua bezala, egoerak alderantziz jartzeko lekua eta denbora, eta bertan tokia dago guztia sartzeko, aurretik zein atzetik. Aldi berean, esan diezazukegu ere, lotsagabekeria apur batez baldin bada ere, Inauteriarenak diren hainbat erreferentzia eskuratzen ari garela, XX. mendeko aro berantiarreko inbertsio-iturri direnak, hala nola, `Tres notas musicales’ eta `Tanguillo del Chelu’…

Eta inbertsioei buruz ari garela, jakin ezazue ere, jaun-andreak, maiestateak, plebeioak, herritar xeheak, hemen zaudeten irakurleak, zuetako inork inauterietako pieza berri hau “Operación Cuarteto” (behin-behineko izenburua) sortzeko inbertitu nahi badu edo nahiko balu, horren berri eman diezagula. Baldintza egokien bila ari gara, bai ekonomikoak, bai testuinguruari dagozkionak (Jaialdi eta plaza politak estreinaldirako eta ondorengo aurkezpenetarako), lan-prozesu txundigarri hau guztia garatu ahal izateko, Rosario Toledo, La Lebri eta La Carbo, hirurok osatzen dugun ekipo bikain honekin, Idoia Zabaletaren laguntzarekin eta Pedro G Romeroren laguntzaren laguntzarekin.

Azala-n egingo dugun egonaldian zehar, Pedro G Romero eta Katerina Segidou gonbidatuko ditugu lantzen ari garen prozesuaren fase hau partekatzera.

 

Rosario Toledo: Espainiako Dantzan lizentziatua, Sevillako Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan. Charo Cruz maisuaren eskutik hasi zuen bere ibilbide profesionala, hain zuzen ‘Por ley de vida’ ikuskizunarekin. Manuela Carrascoren eta Antonio El Pipa-ren Konpainiako kide da. Une honetan, Bartzelonako “El Cordobés” eta Sevillako “Los Gallos” bezalako areto entzutetsuetan ari da dantzari lanetan, eta artista gonbidatua izan da ikuskizun ugarietan artista ezagunekin batera, besteak beste, Javier Latorre, Javier Baron, Antonio Canales, Israel Galvan, Joaquin Grilo, Miguel Poveda, Arcangel, Dorantes eta Jose Antonio Rodriguez. Gainera, bakarlari moduan lana egiten du ‘De Cádiz a Cuba, la mar de Flamenco’ ikuskizunean, Mario Maya-rekin. Maisu handi horiekin izandako harremanari esker, dantza flamenkoaren ikuspegi oso pertsonala landu ahal izan du. Dantza egiteko modu sakona, kontzeptuala eta ideiak erabiltzen dituena, baina, aldi berean, oinak lurrean, naturari eusten eta kalera ateratzeko deia egiten duena. Artista cadiztarra testuinguru horretan murgilduta hasi zen lanean bere konpainiarekin, arrakasta handia lortuz, kritikaren eta publikoaren aldetik, eta egungo flamenkoaren panoraman ezinbesteko dantzaria bihurtu da.

Eva Ruiz “La Lebri”: Lebrijan (Sevilla) jaioa, Sevillako Cristina Heeren Fundazioan ikasi zuen (2004tik 2006ra bitartean). Horietako bi ikasturtetan fundazio horren beka jaso zuen, eta ikasi zuen Jose de la Tomasa, Paco Taranto eta Esperanza Fernandez maisuen aginduetara. Kultur hartu-emanak izaten hasiko da hainbat Peña edo Lagunarte flamenkorekin: Peña La Solea, Alcala de Guadaira; Peña El Chato de La Isla, San Fernando; eta Lebrijako Pepe Montaraz Peña Flamenkoaren ordezkari. Aipagarria da ere lehen urte hauetan eman zuen errezitaldia “El cantar de la Mujer” zikloan,  Andaluziako Juntako Kultura Sailak Flamenkoaren Andaluziako Zentroan (Jerez de la Frontera) 2002ko uztailean, beste emanaldi flamenko askoren artean. Ikasketak amaitu ostean, lanean hasi zen Cristina Heeren Fundazioan, dantza-eskoletako laguntzaile lana eginez. Eskola hauetan lana egingo du dantza maisu apartekin: Milagros Mengibar, Rafael Campallo, Jose Galvan edota Carmen Ledesma, besteak beste. Nabarmentzeko da ere ‘Exaltación de la Saeta de la Ciudad de Lebrija’ ikuskizuna, Pepe Montaraz Peña Flamenkoak antolatuta, 2004. urtean, baita Ricardo Rodriguez Cosanoren La Saeta liburuaren hainbat aurkezpen ekitaldietan egindako emanaldiak ere, Marchenan, Mairenan edo Lebrijan. 2005ean CAFeko Jaialdi Flamenkoen barruan parte hartu zuen, Cadizko probintziako flamenko lagunarteek antolatuta, Pepe Alconchel-en Tertulia Flamenkoan (Jerez de la Frontera) eta Niño de Barbate Peña Flamenkoan (Barbate) lana egiten du. Urte berean, Esperanza Fernandezekin aritu zen, honi koruetan laguntzen. 2006an nabarmendu behar dira, besteak beste, Blas Infanteren omenez egindako Flamenko Errezitaldia, Lebrija hirian Andaluziaren Eguna ospatzeko. Hiri horretan, eta urte berean ere, hainbat Jaialdi eta Gau-ekitalditan parte hartuko du. 2006an berriro ere, parte hartuko du Varuma Teatro taldearen “Malgama” ikuskizunean, Flamenkoa eta Zirkua bikain uztartzen dituen ikuskizuna hori, Isla Magica-ko Parke Tematikoan, 2006ko denboraldian, denboraldi osoan. 2007an, Karmengo Gau-ekitaldietako Flamenko Jaialdiaren kartelean parte hartu zuen, Grazalema-n. Granadako Corral del Carbon aretoan lana egingo du Maria Jose Leon-ekin eta Pepe Leon “El Ecijano”-rekin. Huelvako Peña Flamenkoan, Fariña flamenko-kantariarekin eta Lucia Alvarez ‘La Piñona’-rekin batera arituko da. Aldi berean, ‘atzeko’ flamenko-kantari modura parte hartuko du Maria Jose Leon, Lucia Alvarez eta La Piñona dantzariekin batera eta Laura Santamaria dantzariarekin, Espainian nahiz nazioartean, adibidez, Nizako (Frantzia) Flamenko jaialdian, 2007ko azaroan, Mercedes Ruizekin batera parte hartu zuen. Emanaldi horien artean aipatzekoak dira Homenaje a Pijote Jaialdia (Puerto de Santa Maria), Oscar de los Reyesekin eta Lucia Alvarez ‘La Piñona’-rekin batera, azken honekin arituko da kantari modura ere Vejer de la Fronterako Udako Jaialdian eta Rondako Flamenko Jaialdian. 2008an Antonio Marquezen konpainian sartu zen, eta birak egin zituen Italian, Frantzian, Alemanian eta Brasilen. Gainera, Gorbio-ko (Frantzia) ‘VI. Flamenko Jaialdiko’ parte-hartzaileen artean egongo da. 2009an eta 2011n Cante de las Minas de la Union Nazioarteko Lehiaketan erdi-finalista izan zen hainbat estilotan. Mont de Marsan-go Flamenko Jaialdian parte hartuko du 2011 eta 2012an, Sevillako Flamenko Tailerrarekin. Dantzaldietarako kantaria den aldetik, ohikoa da Madrilgo ‘tablaotan’ entzun ahal izatea: horien artean, Villa Rosa! Caracola Lebrijana-ren azken bi edizioetan, Evak beste artista handi batzuekin batera parte hartu du, hala nola, La Macanita, Jose Merce, Jose Valencia edota Farruquito-rekin, besteak beste. Eva Ruiz flamenko kantu irakaslea da 2006tik, Sevillako Arte eta Flamenko Zentroan, Esperanza Fernandez kantariak zuzentzen duen zentroan, hain zuzen Sevillako hiriaren erdigunean dagoen zentroan. Dantzariei zuzendutako kantu-eskolak ematen ditu ere Andres Marin dantzariaren Eskolan eta Sevillako Flamenko Tailerrean.

Inma “La Carbonera”: Sevillako ‘Hiru mila etxebizitzak’ auzo mitikoan jaio eta hazi zen. Amaren sabeletik da tradiziozko kantuaren entzulea. Gurasoek musika zaletasuna zuten eta abesteko gogoa, gainera aitak flamenko-kantari afizionatu gisa abesten zuen. Flamenkoa beste kide bat gehiago zenez familian, ordutik datorkio zaletasuna. Eskolatik, berriz, koroetan bakarlari lanetarako deitzen zuten, ahots miresgarria zuelako. Ama zeharo beste garai batekoa zen, oso tradizionala eta zaintzailea zen, alabei beti zerbait txarra gertatuko zitzaien beldur, alabak ‘gehiegi’ babesten zituen eta ez zien irteten uzten. 15 urterekin, asko maite zuen abesbatza batean aritu zen, baina amaren baimenik ez zuenez, abesbatzako zuzendariak gurasoen etxera joan behar izan zuen baimena eskatzera, eta konbentzitu egin zituen auzoko elizako entsegu eta emanaldietara eta diskoen grabazioetara joaten utzi zezaten. Abesbatza desegin zenean, grabatzen eta kolaboratzen hasi zen Paco Candela-rekin, baita artista ospetsuen artean tokia hartzen hasiak ziren beste hainbat artistarekin ere. Tarte labur batez anaiarekin aritu zen jatetxe batean abesten, hortik aurrera kantariak ordezkatzen hasi zen eta gitarrista profesionalen aldamenean kantatzen hasi zen, orduan erabaki zuen kantuan modu profesionalean aritzea. Handien pare, tabernetan hasi zen lanean, ondoren Flamenko lagunartetan, diputazioak babestutako zirkuituetan eta ‘La Cultura Gitana también es Cultura’ Lehiaketa bezalako sariketetan. 1996-97-98 urteetan, kontzertuak eman zituen La Carbonería antzokian, antzoki enblematikoa flamenko zaleentzat Sevillan, bere ikuskizun propioa eginez, eta flamenko fusioa eskainiz. Urte horietan maiz partekatu zuen oholtza Martin Chico (Juana la del Revuelto-ren semea), Juan El Cama, Luis Peña, Raul El Perla, Manuel Brenes El chino, Mari Bizarraza, La Tana, Rafael Camaron eta abarrekin. Geroago, 1999tik 2001era arte, Belgikako hainbat Areto Flamenkoetan eta antzoki ospetsutan lana egin zuen, Anberesko La Peña Andaluza lagunartean, Bruselako Peña Taranto lagunartean, ospe handiko artistekin batera, hala nola Maite Martin-ekin edota Miguel Poveda-rekin. Urte horietan Frantzian izen zen Akizeko Zezen ferian, zehazki Enrique Ponce Lagunartean. 2002an Espainiara itzuli zen Lola de los Reyes aretoan lan egitera, eta parte hartzen hasi zen Canal Sur telebista kateko hainbat programatan. Garai horretan ere, El Calli-ren diskoan koroak grabatu zituen, eta parte hartu zuen ‘La Navidad Flamenca’ emanaldian, Kordobako Udalak antolatuta.

Rosario Toledo