Praktika eszeniko eta kultura bisualean Masterra 2019-2020

Idoia Zabaletak zuzendutako laborategia
maiatzaren 11tik 22 arte
( urrutiko ikastaroa)
Tailerrak - Mikorrizak

 Mikorrizak: Onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

 P.E.K.B.Ma Artea -ren programa bat da

Urtero bezala, Masterreko kideek ikerkuntzaren eta sorkuntzaren alorretako proiektuak lantzen dituzte, bai bakarka bai taldeka. Prozesu praktikoak izan ohi dira, baina jarrera kritikoa pizten eta indartzen lagunduko digutenak, gure praktikak beste batzuenarekin kontrastatzeko. Ikastaroan zehar lantzen dira prozesu horiek eta gero ere jarraipena izaten dute maiz. Proiektu bakoitzaren eta seminarioetan nahiz laborategietan landutako edukien arteko harreman-maila partaide bakoitzaren interesen araberakoa da, dena den beti uzten ditu oihartzunak eta loturak.

AZALAk Master honi eskaintzen diona da hiriaren eguneroko erritmotik ateratzea. Ikerkuntza-prozesu batean sakontzeko tarte egokia izan ez ezik, beste modu batera elkar-bizitzeko aukera ere ba da, tarte bat elkarrizketarako eta elkarren ondoan izateko.

Master honetan parte hartuko dutenen egonaldiarekin batera, lan sesio batzuk antolatuko dira AZALAn. Bertan, Idoia Zabaleta koreografoak laborategi bat proposatuko du, aldi baterako hezkuntza-komunitate baten testuinguruan praktika ulertzeko moduetan sakontzen jarraitu ahal izateko.

Partehartzaileak 2019-2020: Matilde Amigo, Mario Ballón, Ana Barcia, Elvira Barroso, Antonela Cassarotti, Lluna Issa Casterà, Albert Chamorro, Mila Ercoli, Lucía Fernández Millet, Mariana García de la Mata, Javiera González, Victoria Hernández, Mónica Paixao, Julieta Koop, Cecilia Mieres, Mitrovich Rayén, Sofía Montanha, Paola Pilatti, Samuel Retortillo, Reinaldo Ribeiro, Jimena Ríos, Santiago Rodriguez Tricot, Antonella Sampieri, Jaime Sánchez Camacho, Nicole Sazo, Julia Torre. Nacionalidades: Argentina, Brasil, Chile, España, Perú, Portugal, Uruguay.