Kritika spirita retiriĝo 2

Pan-Pan Kolektiva-ren topaketa
urriak 18tik 22 arte
BERTAN BEHERA UTZITA
Tailerrak - Leiho bat

Leiho bat

2020ko irailean, Cadalso de los Vidrios hirian (Madril) Kritika spirita retiriĝo 1 izeneko topaketa egin zen. Bertan, hainbat artistak, kolektibok eta pentsalarik  talde bat osatu zuten, elkartu eta gogoeta egiteko entzute postraumatikoari buruz eta nozio horretatik sor daitezkeen egituraketei buruz. 2021eko urrian, Kritika spirita retiriĝo 2 egingo da AZALAn.

Pan-Pan Kolektiva, 2020ko martxoan, entzuteari buruzko ikerketa-talde gisa eratu zen. PAN PAN larrialdi-dei estandarra da; PAN ingelesezko akronimoa da; Pay Attention Now esan nahi du [Eman Arreta Orain], baina deia ez da MAYDAY egiten denean bezain larria. COVID-19ak mundu osoan eragin duen osasun eta gizarte krisiak ez du gizartearen azkena ekarriko, hala dirudi behintzat, baina zalantzarik gabe arreta eskatzen duen egoera da hau. Krisi honi lan baldintzek eta egoera pertsonalek eragindako ziurgabetasuna gehitu behar zaio. Egoera horiek berez ziren dramatikoak lehen ere, eta, ondorioz, egun, indibidualismoa, bakardadea eta isolamendua areagotzen ari direla ikusten ari gara, eta arazo psikologikoak ere areagotu egin dira.

Hilabete hauetan, Pan-Pan Kolektivak krisi hauen ondorioak aztertzen ari da entzutearen bidez. Arestian deskribatutako gizarte-zatiketak New Age-arekin edo konspirazioaren teoriak babesten dituzten musukoen aurkako mugimenduekin lotutako ideologia totalitarioen gehikuntza benetan harrigarria ekarri du. “Konspiritualism” deitu izan dena sortuz.

Pan-Pan Kolektivak honako hipotesi hau du: egungo egoerak trauma kolektiboa eragiten ari da; eta honako galdera hau du abiapuntu: Ba al dugu elkarri entzuteko behar haina tresnarik edo berriak sortu behar ditugu? Galdera horretatik abiatuta, Pan-Pan Kolektiva entzute postraumatikoaren kontzeptua ari da lantzen. Entzuteko modu hori oraindik ez da zehaztu, ez dago finkatuta, eta gure balio indibiduala zokoratzen du, ezinegona eta doluaren esperientziak kolektibizatzeko.

Pan Pan kolektiva

Post-traumatic listening. Pan Pan kolektiva

Escucha post-traumática. Reina Sofía Museoa