I Wish Your Death

Eneko Borao-ren ikerketa eta sorkuntza egonaldia
otsailaren 28tik martxoak 11 arte
Egoitzak - Leiho bat

Leiho bat

I Wish Your Death bi jarduera-ildo biltzen dituen ikerketa prozesala da; batetik, dantzaren inguruko bizi-oroimenaren ikerketa, eta, bestetik, pieza eszeniko bat sortzea, aretorako egindako pieza baten formatuarekin, antzinako fabula batean oinarrituta. Geldirik nago, oinak izozturik. Norbait nire begira ote dagoen galdetzen diot neure buruari. Gose eta egarri naiz. Larrua jo nahi dut, kontsumituta nago. Desagertzeko premia daukat.

Agian ez da pasibotasunaz aritzea zehazki, pasibotasunetik haratago dagoen axolagabetasunaz baizik. Uko egitearen ideia, pasibotasunetik oso gertu dagoena, nire gorputz-egoeran kanpotik eragiteko modu bat bezala ikusten dut ere.

El fuego interno bere poeman, Carlos Castaneda antropologoak hauxe idatzi zuen: “Kanpai baten bakea besterik ez dute asaldatzen, txori batena… Biek dirudite ilunabarrarekin hizketan. Isiltasuna urrezkoa da. Arratsaldea kristalezkoa da. Purutasun alderrai batek zuhaitz freskoak kulunkatzen ditu. Eta, orotik haratago, ibai garbi bat ametsetan, perlak harrapatuz infiniturantz ihes egiten.” Poema hori inoiz ez da hain literala izan niretzat. Ez duela hamar urte lehen aldiz irakurri nuenetik, behintzat. Baina honako hau idazteko inspiratuko ninduen, seguru asko.

“Mundua lehertu da, eta konturatu zara existitzen zarela. Korrika egin nahi duzu, baina zure baitara. Begiak busti zaizkizu, eta soinu asimetrikoak entzuten dituzu; kanpai-hotsa eta txori-talde baten kantua dirudien zerbait. Oinetan udazken hosto horiak pilatzen zaizkit.” eta hau da proiektu honen abiapuntua.

Maitasunean sinestea giza akatsa da. Ez dago maitasunean sinesten duen piztirik. Piztiek desiratu egiten dute.

Nahiago dut hilda egon.

  1. Eguna Isiltasuna
  2. Eguna Mugiezintasuna
  3. Eguna Agresibitatea
  4. Eguna Testuen irakurketa
  5. Eguna 6. Eguna Nire gorputza proiektatzen dut Honoluluraino

Eneko Borao, 1991. Airbnb konpainian garbitzailea da, eta supermerkatuko kutxazaina denbora partzialeko lanaldietan. Erdi graduatua kontserbatorio profesional desberdinetan. Eszenarekin lehen harremana izan nuen 3 urte eta erdi nituenean, harremanak markatu egin zidan heriotzeraino. Gaur egun, pieza eszenikoen sekuentzia bateko hirugarrena izango den pieza ikertzen ari naiz. Pieza horiek dira: Perigeo, Euskal Herriko Unibertsitateko arte ederren sailari eta Histeria kolektiboari esker estreinatua. Él, laguntza izan zuena urtebete geroago BilboEszenaren bidez. Eta I Wish Your Death  Produkzio I programaren barruan hautatua izan dena, eta 2022an zehar estreinatuko dudana, Azalan eta Tabakaleran egingo ditudan egonaldietan.