Hiriak, bideak, gorputzak eta zatiak

Itsaso iribarren eta German de la Rivaren sorkuntza eta ikerketa egoitza
azaroak 15etik 26 arte
Egoitzak - Leiho bat

Leiho bat

Hiriak, bideak, gorputzak eta zatiak artearen esparruan egiten den sormen proiektua eta ikerkuntza proiektua da, eta, bertan, hiri garaikideen baitan mugitzen den gorputzari buruzko hausnarketa egiten dugu. Gorputz horrek orientazio modu berriak bilatu behar ditu ingurune arin eta aldakor bihurtu diren hiriko espazioan. Remedios Zafra ikertzaileak Habitar en (punto) net liburuan George Gilder ideologoa aipatzen du, eta azken honek honako argudio hau ematen du: “industria-aroko soberakin bihurtua, hirien heriotza batera goaz”.

Testuinguru horretan, gorputzak unitate izateari uzten dio, baina beste zati batzuk, organikoak eta ez-organikoak, elkarretaratzen dituen atal bihurtzeko, espazio eta garai berrietarako nabigazio-gailuak sortuz. Irudia sortzen dugu, mugimendua sortzen dugu, objektuak sortzen ditugu elkarrekin gurutzatzen diren lan-metodologiak sortzen ditugu, orientazio-sistemaren gaitasuna duen diskurtsoa landuz. Ziurgabetasun egoera honetan, edo bizitzak berez berekin dakarrena baino ziurgabetasun sentsazio handiago batean behintzat, itsaso arrotzetan nabigatzeko moduak eskaini ditzakegun artistak gara, edo itsaso horietan nabigatzeko aukera ematen duten ontziak sortu ditzakegunak.

Nola ulertu gorputzaren eginkizuna, hura ezinbestekoa zirudien une batean? Egon hitzak esanahia aldatzen duenean, on line egotea, sareetan egotea, konektatuta egotea… teknologia digitalak eskaintzen digun koordenada-sistema berriaren barruan bere gorputza kokatzen eta nahitaez haiek erabiltzen ikasi behar du subjektuak. Halabeharrez datorkigun zeregin horri ekiteko, gorputz zatitu bati, osorik ez dagoen gorputz bati, begiraldi bat ematea proposatzen dugu. Gorputz hori, aktibatu zain dagoen espazio batean bermatzen den objektu gisa aurkezten da. Gorputz proposamen hau hainbat euskarritan gauzatzen dugu: formatu eskultorikoan, performatikoan, testualean, eta hitzaldi formatuan.

German de la Riva eta Itsaso Iribarren. Artistak eta artearen alorrean ikertzaileak. Duela hamabost urtetik ari dira elkarlanean. Beraien interesa sorkuntza artistikoan eta bertan sortzen diren ikerketa prozesuetan datza. Hainbat sari jaso dituzte: Iruñeko Udala 2018, Teatro Circo Price Madril 2014 eta Nafarroako Gobernua 2009. Espainia eta nazioarte mailan, Frantzian, Estatu Batuetan eta Argentinan aurkeztu dituzte piezak; besteak beste, Madrilgo MATADERO, La Granerie Toulouse, Artpark New York eta Buenos Aireseko San Martin Kultur Etxean. Goi mailako tituludunak Arte Ederretan (EHU, Bilbo), Zirkuan (UK, Londres) eta Ingeniaritzan (UD, Bilbo). Gaur egun, doktorego ikerketak egiten ari dira Gaztela-Mantxako Unibertsitatean.

www.iribarrendelariva.com