Feministaldia landa hauetan

maiatzak 27tik 29ra
Tailerrak - Mikorrizak

Mikorrizak: Onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

Feministaldia rekin elkarlanean

FEMINISTALDIA, orain dela 16 urte Donostian urtero ospatzen den kultura feminista jaialdia da. 2022 amaieran bere XVII. edizioa dator eta programazioa birpentsatzeko gogoak eta desirak mugitu zaizkigu. Lehenbiziko muxua eman aurretik tripetan somatzen duzun mugimenduaren antzekoa. Zabaltzear dagoen lore baten antzekoa. Edo lo zaudela baina ez zaudela sentitzen duzunean bezalaxe, amets-esna leku arraro hortan. Behatz punten gainean, erortzear. Eguzkia mendi artean irtetear dagoenean bezala. Lehenbiziko aldiz Azala espazioarekin kolaboratzen dugu, eta maiatzaren 27, 28 eta 29an zehar bertan elkartuko gara lagun eta pentsalari feministekin azaro bukaeran datorren jaialdiari elkarrekin forma emateko helburuarekin. Laura Muelas eta Leire San Martin-ez gain, Irati Salsamendi, Mijo Lizarzaburu, Paloma Chen, Mirari Echavarri eta Idoia Zabaleta izango dira topaketan.