eremuak-ek, AZALArekin lankidetzan, neguko egonaldien deialdi bat zabaldu du Euskal Autonomia Erkidegoko artista, sortzaile edo egoiliarrentzat. Deialdia ezohikoa da, kanpora bidaiatzeko aukera mugatuta egon den urte honetan, eta ikusizko arteen testuinguruan lan egiten duten artistei edo sortzaileei laguntzeko eskaintzen da.
Deialdi ezohikoa
- Eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 27tik urriaren 28ra arte izango da.
- Hautaketaren emaitza azaroaren 8an argitaratuko da eremuak-en webgunean
- Egonaldia 2022ko urtarrilaren 3tik urtarrilaren 30era egingo da, AZALA kreazio espazioan.