Etorkizuneko antzokiak etorri daitekeenari buruz hausnartzea da, hau da, etorkizuna irudikatu nahi da espekulazio proiektu fabulatuen bidez, antzokientzat eta antzokietatik abiatuta. Proiektu hau Europar Batasuneko Espainiaren Lehendakaritzaren kultura-programaren barruan kokatzen da. Programa kultural deszentralizatua da, zeharkakoa, hurbila eta garaikidea izateko bokazioa duena, Europar Batasunaren baitan zubi berriak eta kontakizun berriak eraikitzeko, lurraldearen, biztanleriaren eta kulturaren arteko interakzioaren bidez.
Etorkizuneko antzokiak Zirriborroak eta gero proiektuan oinarritzen da. Gaur egungo esperientzia zehatzetatik abiatuta, mundu posibleen, alternatiben edo utopien etorkizuna irudikatzen duten fabula edo ipuin laburren bilduma da. Oraingo honetan, Estatuan inspirazio iturri diren zuzeneko arteen bost proiekturen kasuak erreferentziatzat hartuta, bost emakume artista-idazle gonbidatuko ditugu bost ipuin idaztera. Bost ipuin horiek lagunduko digute, etorkizun hurbilean, asmatutako proiektu horiexek berak nola hedatzen diren irudikatzen.
Ondorengo egunetan Azala-n egingo da etor daitekeenaren zirriborroen tailerra, hau da, kokatzeko ariketa kolektiboa. Ipuin bakoitza idatzi aurreko urratsa da, ipuin horiek Etorkizuneko gertalekuen bilduma osatuko dute, bertan bilduko dira fabulatzen diren ipuinak idaztera, inspirazio-egiturak asmatzera gonbidatutako emakume artista-idazleak eta proiektuaren talde koordinatzailea, Natalia Balseiro, Caterina Varela eta Idoia Zabaleta,
www.teatrosdelfuturo.es (eraikuntzan dagoen webhorria)