Harrimena lantzeko ariketak

Zirrara kolektiboaren sorkuntza egonaldia
irailaren 29tik urriak 3ra
Egoitzak - Leiho bat

Lehio bat: Azalaren berezko zalaparta

Harrimena lantzeko ariketak

Ez gara harriak. Zer? Oraindik ere harritu gaitezke. Bai? Hara!

Hiru pertsona agertokian. Hiru bidaia. Hiru harridura-marka. Bata dantzan; beste bat, lurrari itsatsita; eta hirugarrena, xehetasunek liluratuta bizi da. Haiei esker, mundua berriro ezagutuko dugu. Berriro ere? Bai. Egungo bizitzaren isla. Zer? Agenda mediatikoetatik urrun. Hara!

Fernando Pessoa idazle lisboarra gogora ekarri du Edu Zelaietak, eta XXI. mendeko Euskal Herrira ekarri. ALEA aldizkariak 36 piezatan argitaratu zuen abentura literario berezi hori, testua eta irudiak tartekatuz. Orain, harrimena paperetik agertokira igaroko da, antzezlan bihurtuta. Beste pertsonaia batzuekin, harridura-marka berriekin.

……………..

Jatorrizko ideia eta dramaturgia: Edu Zelaieta

Zuzendari artistikoa: Josune Velez de Mendizabal eta Kepa Errasti

Zuzendari laguntzailea:  Beatriz Rodriguez

Antzezleak: Eihara Fernandez de Larrea, Adur Ballarín eta Josune Velez de Mendizabal

Ekoizlea: Beatriz Rodriguez

Argi diseinua eta teknikaria: Beñat Gorroño

Babesleak: Fundación Celaya eta Talka Galeria.

Laguntzailaeak: Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia,  Alea aldizkaria, Azala espazioa, Garaion Sorgingunea, Harresi Antzokia.