Duet

Kike Garcíaren sorkuntza egonaldia
abuztuak 26tik irailak 6ra
Egoitzak - Leiho bat

Berezko lehioa

Duet konposizio, dantzaren eta mantoi baten eskutik egiten den materia eta historia-erlazioen bilaketa bat da. Mantoiaren berezko bizitasuna, mugikortasuna eta hizkuntza dantzatzen duen gorputzaren garrantzi bereko elementutzat hartzen dira. Azalan, irudien, istorioen eta kontakizunen artxibo osoa ikertu eta bateratuko dugu, hain agerikoa ez den mantoiaren leku bat argitzen saiatzeko.

Kike Garcia dantzaria, koreografoa eta brodatzailea da. 4 urterekin hasi zen taekwondista gisa trebatzen, eta dantza garaikidea, butoh eta flamenkoa lantzen jarraitu zuen, mugimendu-hizkuntza hori guztia konbinatzen saiatuz. Duela gutxi, HZT-UdK Dantza eta Arte Eszenikoen Unibertsitatean graduatu zen, eta bere lana eta koreografoekin egindako kolaborazioak aurkeztu ditu Reykjavicen, Madrilen, Atenasen eta Berlinen.