Dirdira Lab zinemagileentzako prestakuntza integraleko proiektu bat da, izaera artistiko eta esperimentaleko ikus-entzunezko lanen ikerketa, idazketa, proiektuen aurkezpena, finantzaketaren bilaketa, posprodukzioa, banaketa eta erakusketa ahalbidetzeko. Laborategia Espainiako Estatuan bizi diren zinegile eta ekoizleei zuzenduta dago. Egonaldi hau, Azalan garatzen da, Arabako kokagune natural batean dagoen sorkuntza garaikideko espazioan. Tailerren, tutoretza pertsonalizatuen eta one-to-one aholkularitzen bidez, zinemagileak eta artistak batera bizi diren foro bat sustatzen da, non esperientzia partekatuak eta komunitarioak jakintzak trukatzen laguntzen duen, belaunaldien arteko espazio horizontal batean.
Apellaniz&deSosa ekoitzia, laborategi honek deialdi bakoitzean, bere lehen edo bigarren filma egiten ari diren zinemagileek zuzendutako 6 proiektu hautatuko ditu. Hauek murgiltzeko proposamen metodologiko erakargarri bat izango dute eskura, nazioarteko abangoardiarekin zubiak izango dituena, eta hasierako urratsetatik ikus-entzunezko eta sormenezko sektorean izen handia duten profesionalen laguntza izango duena. Dirdira Lab programaren edizio bakoitzak aurrez aurreko bi topaketa izango ditu.
Hirugarren deialdiaaren lehenengo topaketa 2024ko maiatzaren 27tik 31ra izango da eta bigarrena azaroaren 4tik 8ra (bi egonaldien artean prestakuntzak modu ez-presentzialean jarraituko du).