Dantzan Bilaka

Dantzan Bilaka 21
komunitatearen laborategia

maiatzak 24tik 30 arte
Tailerrak - Mikorrizak

Mikorrizak: onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

A.D.D.E -rekin elkarlanean

Dantzan Bilaka aldez aurretik deialdi bidez hautatutako koreografiaren arloko sortzaile berrien prozesu artistikoei laguntzeko programa bat da.

 

Azalan programako egoitza artistikoen bigarren aldia garatuko da. Bertan, koreografia-sorkuntzako tailer bat, mentoring artistikoak eta programako zazpi proiektu bekadunentzako entsegu eta trukerako guneak egongo dira. Egoitza-aldi horiek eta prozesuaren jarraipena programa honen muina bihurtu dira. Lehenengo astea, Artium Museoan garatu zen. Zazpi egunetan zehar, parte-hartzaileek Ion Munduatek emandako tailer batean parte hartu ahal izan zuten, entsegurako guneak izan zituzten eta Maria Ibarretxek eta Ibon Salvadorrek osatutako batzorde artistikoaren laguntza artistikoa jaso zuten. Maiatzeko astean, Azalan, egoitza-aldi horiek indartzen jarraituko dugu, sorkuntza artistikoa ahalmentzen duen testuinguru bat sortzeko asmoz; hiru alderdi hauen inguruan arituz:

 

  • Tailer-laborategiak sormen-prozesuaren etapa desberdinak aktibatzen dituzte eta, aldi berean, parte-hartzaileen arteko gurutzaketak ahalbidetzen
  • Dantzan Bilaka batzordeak programan zehar partaide bakoitzari aldizka egiten dituen Mentoring edo laguntza artistikoak.
  • Entsegurako espazioak eta parte-hartzaileen artean esperientziak trukatzeko uneak.

Azala Kreazio Espazioarekin elkarlanean aritzeak pozez betetzen gaitu, Artiumen hasitako esperientziari jarraipena emateko leku eta atmosfera ezin hobea baita.

ADDE, Dantzan Bilaka, Artium Museoa, Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza ( Kultura eta Hizkuntza politika saila).