Basoa diren gorputzak ikerlanak basoa ikertzen du, basoa inspirazio estetikorako, artistikorako bidea eta osasun-iturria den aldetik, eta ikertzen du arte bizien bitartez. Horrez gain, ikuslean eragiten du eta, horren ondorioz, geure izaerarekin eta basoarekin konektatzera bultzatzen gaitu, baita azken honek erakuts diezagukeenarekin ere, adibidez, IZATEN; natura DA, sinpleki, besterik gabe, eta perfektua da bere baitan gertatzen den guztian eta egiten duen guztian, zalantzarik gabe, faltsukeriarik gabe, oro da harengan egia, egia apala eta biribila da guztiz.
Arte bizien eta basoaren arteko lotura da ikerketaren ardatza, basoa espazio eszenikoa eta osasungarria den aldetik, betiere.
Basoan egin da ikerketa sentsorial batek eskatzen duen lehen fasea, eta orain helburua baliabidea artistikoak ikertzea da eta haiengan sakontzea, jendeari aukerarik osasungarriena eta arte esperientziarik osoena eskaini ahal izateko.
Ikerketaren helburua da, artearen bidez, hiri-baso edo landa-baso batean herritarrentzako esperientzia berri bat lantzea, basoak berak dakartzan onuren osagarri. Beraz, honako baliabide hauek hartuko ditugu eskura:
testuak, instrukzioak, publikoarentzako material koreografikoak eta soinu-materialak. Basoaren gaitasunekin konektatzea; tenperatura, testurak, baso giroa, soinuak, eta abar, gorputzaren, ahotsaren eta hitzen bidezko sorkuntza artistikoei esker.
Fokua jartzen dut Baso-bainuetan oinarritutako ongizatean ere, nire kaxa eta modu natural batean metodologia horretara hurbiltzen hasi bainintzen, baina ñabardura txiki batekin: nire arreta jarrita zegoen sorkuntza artistikoan eta osasunean.
Ghislaine Egia (Ghislaine Verano izenez ere ezaguna) formatu desberdinetako sorkuntzak egiten ditut, arte eszenikoen alorrean. Dantza klasikoan eta garaikidean formakuntza jaso dut, Austrian, Alemanian, Tokion, Bilbon, Bartzelonan eta Madrilen. M’Atakaladanza elkarteko kidea naiz, bertan proiektu eszenikoak sustatzen ditut eta, oro har, kultura kudeaketaz arduratzen naiz. Inprobisazioan espezializatu nintzen, modu autodidaktan site specific eta performancean espezializatu naiz, eta egin ditut ere bideo piezak, musika piezak eta abar. Egun bateko loreak diren lan ugari egin ditut (site specific) eta hainbat artistarekin kolaboratu dut, hala nola Veronica Eguaras-ekin, Elisa Arteta, Txo?!. Hainbat jaialditan aurkeztu ditut nire piezak, hala nola MEM, PROKLAMA 13, Festival INKIETAS, Festival DNA eta Nafarroako Ciclo 9 SOLES jaialdian. 2019an p.i.c.a (Azala, Araba) estudio taldeko kidea izan nintzen, ARBOLA Fest. 2017az geroztik, ni eta nire ingurunea zaintzeko eta errespetatzeko lanean ari naiz, gizakia izan, animalia izan, begetala izan edo materiala izan. Nire azken piezak dira: “La realidad como imposible” 2020koa, “LoBuenoII.visita” Iruñeko Gotorlekua, “LoBuenoII.Bazkaria” Gazteizko Artium Museoa, “LoBuenoII.Masaje” Huarte Zentroa 2019an, “Mirador de realidad” Nafarroako Museoa 2020an, “LoBuenoII.meditación” bideo lana 2021ean, eta “Sonidos del Cuerpo” 2022an Iruñeko Gotorlekuko Labean. 2023an bi proiektu berriei ematen diet hasiera, bata teoriko praktikoa “El Amor como Herramienta de Subversión”, Martin Los Arcosekin lankidetzan, eta bestea “Baños de Arte en el Bosque”, Martin Los Arcosekin lankidetzan ere. Zuzendarikide moduan aritu naiz INMEDIACIONES Jaialdian, lau edizioetan, 2010, 2012, 2014 eta 2016, eta PIG-PIC topaketan 2018an, biak Nafarroan.