Zirriborroak eta gero

consonnik publikatutako liburua

2023ren azarotik
Munduaren sorlekua bilduma

Zirriborroak eta gero etorkizunean irudikatu eta Euskal Herriko alternatiba errealetatik abiatutako fabulazioen liburu bat da:

#Errekaleor

# Gerrarako Eusko Label Armak plataforma

#Lumínica ambiental

#Zaintza sareak

#La Equidad olio-errota

#Goiener Taldea

#Ramon Bajo eskola

#Usurbilgo hirigintza feminista

#Karabeleko

#Lurralde elkartuak

2018tik 2022ra bitartean, etorkizuneko aldaketetarako hamar zirriborroko bilduma osatu dugu, ekintza imaginatu eta errealen gida bat. Tarte horretan, hamar fabula argitaratu ziren, ilustrazioez lagunduak, euskaraz eta gaztelaniaz. Jatorrizko argiltapenak, haien audioak eta proiektuari buruzko informazioa zirriborroaketagero.net web horrian daude eskuragarri.

2023an, consonniren eskutik, esku artean duzun liburua osatzen duten hamar fabulen edizio bateratuan aritu gara lanean eta azaroan argia ikusi du.

Garai hauetariko argi hau,  odolez, amorruz eta minez filtratuta dago eta errepresentatzen gaituzten gobernuak eta erakundeak beste alde batera begiratzen duten bitartean, etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digulan sinisten jarraitu beharko dugu eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Orriotara dakartzagun ipuinak irakurri eta gero, irudi, ernamuin, erreberberazio, uhin eta indar-eremuen artean ibiliko gara. Irudi bakoitzak konstelazio bat elikatuko balu bezala. Hitz bakoitzak kosmos oso bat argiztatuko balu bezala. Nolako funtsa, halako forma. Nolako egurra, halako ezpala. Nolako zirriborroa, halako etorkizuna.