Soinuari dantza soinua energia-iturri gisa tratatzen duen proposamena da, eta haren hedapenak gorputza aldatzera eta haren egoera eta lekua aldatzera bideratutako aldaketa energetikoa dakar. Gorputza, espazioa eta soinua erlazionatzen dituen atzeraelikatze-ariketa batean, gorputz batek mugitzean igortzen dituen soinuak anplifikatzeko eta erregistratzeko ekintzek soinu-geruzak sortzen dituzte, eta horiek batu eta metatu egiten dira pixkanaka espazioa okupatuz eta gorputzari eragiten dion eta mugitzeko modua aldatzen duen karga eta intentsitatea sortuz.
Azalan egin beharreko proiektuaren fasea koreografia eta soinu-konposizioa da.
Sandra Gómez. Ekoizpen Artistikoko Masterra Valentziako Arte Ederren Fakultatean (Pentsamendu Garaikidea eta Ikusizko Kultura espezialitatean). Arte Dramatikoan lizentziaduna Valentziako ESADen eta prestakuntza zabala dantza garaikidean Valentzian eta Bruselan. Vicente Arlandisekin batera LOSQUEQUEDAN kolektiboan aritu da sortzaile lanetan, 2001etik 2012ra bitartean nazio mailako hainbat jaialditan erakusten diren hainbat proiektutan. 2012. urteaz geroztik, gorputza eta mugimendua ardatz dituzten proiektuetan lan egiten du modu independentean: “Preludio y fuga” (Valentzia, 2019), “Tot per l ‘aire “(Bad, Bilbo, 2018), “Heartbeat (Valentzia, 2017), No soy yo (Valentzia, 2016), “Tentativa and Guests” (Valentzia, 2016-2014), “The love thing piece” (Madril, 2013) eta Tentativa” (Valentzia, 2012). Beste proiektu batzuetan ere parte hartzen du, hala nola En Helvetica no Paula Pachón, Norberto Llopis eta Vicente Arlandisekin (La Nau, Valentzia, 2020), Vamos a ratos Angela Verdugo eta Cora Mateurekin (La Nau, Valentzia, 2020), “El Canto de lo inacabado”, Rocío Perez eta Amparo Maiquesekin (Bombas Gens, Valentzia, 2019), de Claudia Faciren “Estoy pensando en Tortugas” (Naves Matadero, Madril, 2018), “Ornamento = delito”, dantzatik habiatutako bisita gidatua Rocío Pérez y Santi de la Fuenterekin (Bombas Gens, Valentzia, 2017-18) eta “Danzad, danzad, malditos”, Colectivo Gloria & Robert , Vicente Arlandis, Miguel Ángel Martínez y Rafael Tormorekin, (La casa Encendida, Madril). Ikerketan, ARTEAk antolatutako “Autonomia eta Konplexutasuna” proiektuaren parte izan da, Carolina Boludak zuzendutako Eszenara aplikatutako zeharkako Ikastegiko (CETAE) lantaldean parte hartu du, eta Ana Buitrago, Oscar Dasí eta Sergi Faustinok koordinatutako “Misión divina” proiektuaren barruan aritu da. Duela gutxi, “Maneras de hacer” proiektua asmatu eta koordinatu du.
Javier Vela. Soinu-teknikaria Pascual Tomás Fundazioan (2009). Formakuntza gitarra elektriko moderno-teknikoan eta harmonian (1995/1998). Musika-konposizio eta moldaketak egin ditu, bai eta soinu-efektuak sortu ere soinu-bandetarako, LOBOFILMS (2014), LAMALALECHECO (2010), ED Brands (2009), Beniwood Producciones (2009) eta Enric Pérez Jordá estudioan (2005/2009). Grabazio-teknikari gisa lan egin du Polyester musika taldean (2014). 1997tik hainbat proiektutan (Arkada, Chaman, Polem, Adora, Looking for Melvin, Tuco, Duramadre) interprete eta konpositore gisa kolaboratu du. Soinu-sortzaile gisa aritu da Sandra Gomezekin batera Tot per l ́ aire (2018) eta Volumen 2 (2020) pieza eszenikoetan.



