Zurrupadaka, ureztatzen naiz. Hatz lodiarekin, lurra kiribiltzen dut, oinarria frogatuz. Aurrera, atzeraka, alborakako zeharkako mugimenduak egiten ditut, nire denbora errebisatuz. Luze begiratzen dut ametsetarako aukerei so egiteko. Poltsikoan 3 hitz sartuko ditut: materia bizia, ekologia, gertakizunak. Prest nago. Azalarako bidea egingo dut Naroaren konpainian.
ula iruretagoiena busturia. Arkitekto doktorea eta EHUko irakaslea. Arkitektura eskuzabaltasunetik ulertzen dut, sentsibilitate materiko eta espazial gisara, eremu emankor desberdinetan praktikatzen dudana; eraikuntzan, irakaskuntzan, pentsamendu kritikoan, idazketan, arte plastikoan, harremanetan.