Akabo!

Barsanti konpaniaren sorkuntza egoitza
azaroaren 29tik abenduaren 2ra










Egoitzak - Leiho bat

Leiho bat: AZALAren berezko zalaparta.

Kaleko antzerkia egin nahi dugu, ingurune honetan, leku honetan elkarri eragin nahi dugulako. Gure aurreko Kale gorrian ikuskizunarekin, eszenatokia lehen solairuko balkoian kokatzea erabaki genuen, pertsonaiek bertan bizitzeko moduko egoera erreal bat izan zezaten. Berriro ere kalea hartu nahi dugu, espazio eszeniko gisa aldarrikatu, eta herria testigo gisa, suizidio baten egoera delikatu bati aurre egiteko. 2022ko maiatzean, Barsanti konpainiak kaleko ikuskizun berri bat estreinatuko du, suizidioaren gaia jorratuko duena. Etortzeke dagoen ikuskizuna izanik ere, konpainiak honela irudikatzen du ikuskizunaren hasiera:

« Artistek beren ikuskizunari hasiera ematen diote, eta hasi eta gutxira, auzoko bat altuera batean agertzen da bere burua hiltzeko asmoz. Beren leihoaren azpian bildutako jende guztia ikustean, hainbat gatazka konpondu beharko dituzte: baztertuko al dira jauzi egin dezan?, baztertzen ez badira, haien gainera botako da?, zer egingo du publikoak egoera deseroso horren aurrean?, zerk eramaten du norbait horrela amaitu nahi izatera?, gizabanako batek askatasuna al du bere bizitzari amaiera emateko?

Azalako egonaldian, gure hurrengo Akabo! kaleko ikuskizunaren dramaturgian lan egiteko asmoa dugu. Landuko dugun gaiaren inguruan dugun material guztiaren bilduma egingo dugu, eta pixkanaka, egun horietan zehar, oinarri dramaturgiko solido bat sortzen saiatuko gara, hurrengo saiakuntzei begira. Materialak baztertzeko, proba txiki batzuk egingo ditugu, baina denbora gehiena mahai-lana egiten emango dugu.

……………

Fitxa artistikoa: (aktoreak) Aritza Rodríguez, Juanjo Otero, Pako Revueltas; (jantziak) Enriqueta Vega; (efectuak) Gorka Aguirre; (eszenografia diseñua) Cia. Barsanti; (eszenografia egitea) Mama Crea; (ekoizpen zuzendaria) NuriaM. Cres; (ekoizpena) Mama Crea S.L; (ideia eta autoretza) Cia.Barsanti; (zuzendaritza) Pako Revueltas

Cía Barsanti

Menu