A-N / A-B

Karlos Martinez B. ren sorkuntza egoitza

2020ko abenduaren 29tik 2021eko urtarrilaren 18rarte
Egoitzak - Topo

Lurpeko animalia izenarekin, bi urtetan zehar eta hurbileko laguntza batekin AZALAk hiru artista edoeta ikertzaileri ematen dien ikerketa beka programa da Topo.

2020-2021 biurtekoan zehar, Isabel de Naverán, Pablo Marte eta Karlos Matínez B. artistekin ari gara zuloz, galeriaz, eta tunelez zeharkatutako lurazpiko azaletan topatzen.

Nire lanaren azken etapan, neure nahiei kasu eginez, haiek harrapatzen saiatuz, hori posible izango ote den pentsatuz, eta, hala bada, benetan harrapatzea merezi ote duen pentsatuz ari naiz, zalantza sortzen zait ekintza hori haiek menderatzeko edo ni neu nola edo hala mendean hartzeko ote den. Kremailera bat jaistean, erotizatzen nauten, inguratzen nauten -edo inguratzea aukeratzen ditudan- forma eta material horiek agerian uzten dira, nire ondoan dauden objektu eta arketipoetan aurkituz, egunez egun indartzen ari den iruditeria bat. Nire lan-prozesuan harreman zuzena dago gorputzarekin, giza eskalarekin eta haren morfologiarekin; baina obren itxura irudikapen antropomorfikotik ihesi doa, forma geometriko argi eta zehatzen bidez kontzeptu minimalistak gauzatzearekin gehiago bat egiteko. Ni marrazkitik lan egiten duen eskultorea naiz, ez hain zuzenean materialarekin, ez naiz buztin zati bat hartu eta modelatzen duen artista bezalakoa, gehiago gustatzen zait planotik bolumenaren pentsamenduaren dimentsioaren ideia, hau ideia bat gauzatzeko modua dela sentitzen dut. Espektatiba horrek bere izaera indartzen du teknikaren eta intuizioaren artean, proiektatutako espektatibaren eta eraikuntza-prozesuaren beraren artean sortzen diren erabakiak hartuz.


Karlos Martínez B.  Hainbat sari eta beka jaso ditut sorkuntza artistikoko egoitzak, proiektuak eta bakarkako zein taldeko erakusketak  garatuz, hala nola  eta besteak  Museo Oteiza, Caniche Editorial, Museo Guggenheim Bilbao, Bulegoa Z/B, Sala Rekalde, Praline ArtistRunSpace, CAN Felipa, D21 Kunstraum, C.C Montehermoso, Galería Fabra i Coats, Espacio Abisal, La Casa Encendida, Azkuna Zentroa, AZALA kreazio espazioa, Piramidón centre d´art contemporani, Fundación BlueProject, Espai dÁrt Contemporani de Girona, Fundación BilbaoArte, Kunsthaus Bregenz, Galerie Lisi Hämmerle, Plataforma Revólver Lisboa, Tabacalera Promoción del Arte Madrid, Tabakalera San Sebastian, Synagogue de Delme eod Okela o AUP (Serpentine Gallery) bezalako erakundeekin.