Etorkizuneko antzokiak

2023ko abenduaren 18an publikatuta
Azalerak - Mikorrizak

Mikorrizak: onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, Azalak beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

Etorkizuneko antzokiak Europar Batasuneko Espainiako Lehendakaritzaren kultura-programaren barruan kokatzen da. Aldi berean, Azkuna Zentroak, Sevillako Teatro Centralak, Valladolideko Teatro Calderonek, Llogregateko Teatre L´artesak eta Tenerifeko LAVek parte hartu dute.

Antzokientzat eta antzokietatik abiatuta, etorkizun posibleei buruzko fabula espekulatiboen bilduma da Etorkizuneko Antzokiak proiektua, Europar Batasuneko Espainiako Lehendakaritzaren kultura-programaren barruan kokatzen dena. Programa kultural deszentralizatua da hau, zeharkakoa, irisgarria eta garaikidea izateko bokazioa duena, Europar Batasuneko zubiak eta kontakizun berriak eraikitzeko, lurraldearen, biztanleriaren eta kulturaren arteko elkarreraginaren bidez.

Etorkizuneko antzokiak, Zirriborroak eta geron inspiratzen den proiektua da, egungo esperientzia zehatzetatik abiatuta alternatiben etorkizuna irudikatzen duten kontakizun laburren bilduma. Oraingo honetan, estatuko lurraldeko arte biziekin lotutako bost proiektu inspiratzaile erreferentziatzat hartuta, esperientzia horietako batetik abiatuta bost artista-idazle gonbidatu dira fabula bat idaztera , praktika horiek etorkizun urrun batean nola hedatzen diren irudikatzen lagunduko digutenak.

Etorkizuneko antzokiak  osatzen duen lehen fabula-bilduma honek bost artista-idazleren ahotsak biltzen ditu, eta Espainiako arte bizien bost proiektu inspiratzaileren kasuak hartzen ditu erreferentziatzat. Isaac Rosak Azkuna Zentroa, Bilbao, Vito Gil – Delgadok Teatre L ‘Artesà, El Prat de Llobregat, Cris Balboa oinarri hartuta egiten du fabula, Teatro Calderón, Valladolid, Marcelo Expósito, Teatro Central, Sevilla, Jara Rocha, Tenerifeko LAVtik abiatuta.

Natalia Balseirok, Caterina Varelak eta Idoia Zabaletak zaindutako proiektua.

 

TEATROS DEL FUTURO