bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai
Martxaundi izpiritua gehien betetzen digun urteko jardueretako bat baldin bada, gogokoenetarikoa duguna, lasaitzen gaituena, geldiarazten, osatzen, on egiten diguna, lagunen lekuetara oinez eta berriketan (eta aurten ere irakurtzen) iristeaz beste ezer behar ez duena (eta aurten ere irakurtzen), neure buruari galdetzen diot zergatik zergatik zergaitik zergaitik zergaitik ibilaldi hau partekatzeko, publiko egiteko, zuei etortzeko gonbita egiteko unea iristen denean, inoiz ez zaigu nahikoa iruditzen, ez zaigu iruditzen oinez leku batetik bestera iristea behar bezain garrantzitsua, egokia, zuzena edo beharrezkoa denik, edo egungo garaietara egokitzen den zerbait denik?
Oinez ibiltzea besterik ez da Martxaundi, aurten Azalatik Iruñean Labeako lagunek antolatzen duten Arbola Fest jaialdira eramango gaituena.
Ibilbidea luzea da, batez beste 25 kilometro egingo ditugu egunero Arabako lautadaren eta Nafarroako Sakanaren artean. Ez dago aldapa handirik, egunak luzeak dira, ilberria, ez dugu pisurik hartuko, ohe erosotan lo egingo dugu, gosaldu eta ondo afalduko dugu, bazkaria aire librean, elkarrekin egongo gara eta ibilbidean zehar Dolores Reyesen “Cometierra” eleberria eta Susana Villalbaren “La bestia ser” poema liburua irakurriko ditugu. Gauetan, lo egin aurretik eta bazkalondoan, zelai baten gainean, itzal baten ondoan.
GASTEIZ _ AGURAIN _ ETXARRI ARANAZ _ ATONDO _ IRUÑA
Zuhaitz eta landare kultura ospatzen duen Arbola Jaialdiaren irekiera partekatzera iritsiko gara Iruñera… zer gehiago behar?
bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai






















































































