Yerma, Lara Izagirre Garizurieta zuzendariaren hirugarren film luzea da. Azken bi urte hauetan, Larak proiektu hau María Goiricelaya dramagilearekin batera idatzi du, eta biak batera gidoia garatzeko aukera izan zuten Dirdira Lab-en. Gaur egun, Lara zuzendariak, Gaizka Bourdeaug argazki-zuzendariaren eskutik ari da film luzearen estilo bisuala garatzen.
Lara Izagirre Garizurieta. Gidoilaria eta zuzendaria.Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua UPV/EHUn 2007an. Karrera amaitu ondoren Zine Zuzendaritzan espezializatu zen NYFAn 1-Year Filmmaking Program ikastaroa eginez. Ikasketak New Yorken amaitu zituenean, Forensic Films zinema independenteko ekoizlearentzat lan egin zuen. Euskal Herrira itzuli zenean, Gariza Films ekoiztetxea sortu zuen 2010ean. 2010 eta 2014 artean bost film labur idatzi eta zuzendu ditu: Bicycle Poem (2010), Kea (2012), Next Stop: Greenland (2012), Sormenaren Bide Ezkutuak (2013) eta Larroxa (2013). 2015ean, Un otoño sin Berlín opera prima Donostia Zinemaldian estreinatu zuen. Hurrengo urtean, Irene Escolar aktore protagonistak Goya saria jaso zuen, urteko emakumezko aktore berri onena bihurtuz. Bere bigarren film luzea, Nora, 2020an Donostia Zinemaldian estreinatu zen. Urtebete geroago, filma Frantzian eta Espainian estreinatu zen. HBOk, Netflixek, ETBk, Disneyk eta TVEk filmaren eskubideak erosi dituzte emanaldietarako.
Gaizka Bourgeaud. Argazki zuzendaria. Telebista eta publizitatea ikasi zituen Bilbon eta Los Angelesera bidaiatu zuen Zinemarako Argazkilaritza Zuzendaritza ikastera. Bilbon ekoizle bezala lan egin ostean, Madrilera joan zen bizitzera. Sari Internazionalak jaso dituzten hamaika pelikulatan lan egin du orduz geroztik. Hasiera batean, kamara operadore eta gero argazkilaritza zuzendari. Haien artean hauek dira nabarmenenak: Nora (2021), Vitoria 3 de marzo (2019), Buscando a Agirre (2016), Un otoño sin Berlín (2015), La dama guerrera (2012), Zigortzaileak (2010), La llorona (2019), Mi hijo Arturo (2001) etab.

