Hitz egin ote dezakegu Euskal Transfeminismoaz?

Elene Lopetegi eta Iñi Etxezarretaren idazketa egonaldia
otsailak 24tik 28ra
Egoitzak - Leiho bat

Lehio bat: Azalaren berezko zalaparta

Hitz egin ote dezakegu Euskal Transfeminismoaz? Nondik gatoz eta nora goaz. Zertan ari garen orain eta zertan ari beharko ginatekeen. Emakume eta gizon kategorien desagerpenaz hitz egin nahi dugu, bakoitzak beretik baina elkarrekin. Genealogiak, teoriak, bollerak, trabestiak, marikak, emakumeak, gizonak, heteroaraua, desio ditugun bizitzak eta desio dugun Euskal Herria. Bi ahotsetara idatzitako liburu bat izango da, Iratzar Fundazioak Txalaparta argitaletxearekin argitaratzen duen bilduma baten barruan kokatuko dena, Iparroratza bilduman.

Elene Lopetegi: Grosekoa, Kortxoenea gaztetxeko kidea eta Iñirekin batera ikasle mugimenduan eta Ernain aritutakoa. Lehen urrats feministak bertan egin zituen eta geroztik mugimendu feministako hainbat espaziotan dabil; Groseko eta Donostiako asanblada feministetan, espazio bolleroetan. Egun, Bilgune Feministan buru belarri lanean.

Iñigo Etxezarreta: Grosekoa, Kortxoenea gaztetxean ibili zen, besteak beste Ernai taldean, eta bertan hasi zen feminismoan murgiltzen. Gizarte Hezkuntzan graduatua, Eihera kooperatiban egiten du lan, hezkidetzan eta maskulinitateen lanketan, eraldaketa feminista eta LGTBI+ prozesuak diseinatzen. Mugimendu tamrasmaribolloko kidea da.