Dantzan Bilaka sorkuntza koreografikoaren esparruan profesionaltasun bokazioa duten pertsonei zuzendutako programa da. Elkarrizketarako lan esparru irekia eskaini nahi du, esperientziak kontrastatu eta sorkuntza koreografikoko prozesuak partekatu ahal izateko, ideien eta lengoaien aniztasuna indartuz. Horretarako, hainbat jardueraz osatutako programa bat eratzen da -egoitzak, tailerrak, mentoriak eta aurkezpen publiko bat azken jardunaldietan- prozesuak partekatzeko eta topaketak sortzeko. Programa urtarrila eta urria bitartean garatzen da.
Azala kreazio espazioa, aurten ere, programaren gune laguntzailea izango da, eta Dantzan Bilaka programa osatzen duten egoitzen bigarren aldia antolatzeko funtsezko ardatz gisa finkatzen da, bere ezaugarri logistikoak eta koprodukziokoak direla eta, prozesu artistikoak garatzeko ekosistema egokia sortzen baitute.
























