Hura zen nor-bat itzultzen

Itzulpen ariketa

#Danele Sarriugarte
#Eider Rodriguez
#Ane García
#Ainara Elgoibar
#Usue Arrieta
#Idoia Zabaleta

urtarilaren 8tik 11ra

Gonbidatuak izango ditugu Josefina Zuain eta María Salgado
(astelehena 8 arratsaldez eta asteartea 9 goizez)

Tailerrak - Leiho bat

Lehio bat: Azalaren berezko zalaparta

hura bat zen itzultzen

(como mar al río)

hura zen bat itzultzen

(como ría al mar)

hura batzen zen itzultzen

hura itzultzen zen zenbatzen

zenbat hura batzen

zenbat hura itzultzen

hura bat zen zenbatzen

hura itzultzen, zenbatzen eta batzen

hura batzen, zenbatzen eta itzultzen

itzultzen zenbat bat zenbatzen

eta itzultzen zen ura

eta ura zen itzultzen

(haciendo aguas)

Hura bat zen itzultzen o Haciendo aguas topaketa bat da Orta or one dancing poema euskaratzeko. Poema hori Gertrude Stein-ek (1874-1946) idatzi zuen 1911 eta 1912 bitartean, Isadora Duncan (1878-1927) dantzariaren deskribapena eginez. Steinek uste zuen Duncanek zuen adierazteko moduak bere baitan elkar biltzen zituela dantza eta pentsamendua. Poema honetan, garaikideak zituen beste batzuei buruz idatzi zituen beste deskribapen moduko batzuetan ere bai, Stein amalgama edo identitateen aleazio moduko identitate bat sortu nahian ahalegindu zela dirudi, zu zeu izatea beste batzuk izaten jarraitzen duten beste batzuetan islatua izanik ere.

Testu bat da dantza deskribatzen eta etengabe biratzen, tirabuzoi edo kiribil batek beste tirabuzoi bat sortzen du, eta ur-jauzietan, dantza pausoetan, urak mugitzen dituen errotarriak bezala, energia sortzen da. Erdigune baten gainean, Isadora (bera), leun eta etengabe mugitzen da testua izatearen pasarteetatik barrena, eginez, izanez, ekin eta ekin. Stein identifikatuta sentitzen zen Duncanekin, baldintza hori poeman agertzen da: “Hark bat izaten jarraitzen zuen (…), orduan norbaiten antza hartzen zuen, dantzatzen ez zuen norbaitena, idazten zuen norbaitena”. Isadora Duncanek, bere aldetik, aurre egiten zion mendebaldeko dantza bakarlariaren irudiari, koruaren ordezkari legez dantzatuz.

2011n, María Salgadok poemaren pasarte bat itzuli zuen Incluso si ella era una ella estaba cambiando performancerako, poetas x km2 jaialdian aurkeztu zena, 2011n, Amerikako Etxea, Madril.

2020an, 2 (da) en papel dantzaren alorrean espezializatutako argitaletxeak, Buenos Aires hirian, Leer Danza(ndo). Traducción salvaje liburua argitaratu zuen. Liburua, teknika basatiaren itzulpen ariketa baten bidez, Orta or one dancing poemari eginiko hainbat itzulpenen bilduma da, Josefina Zuain-ek, Maria Bardet-ek, eta Marina Tampini-k prestatutakoa, María Paz Garaloces-en ilustrazioekin. Edizio elebiduna da, marrazki, grafismo, itzulpenaren bertsio ezberdinak eta zutabe bikoitzean hainbat egilek egindako iruzkinekin. Steinek idazten du erlazionatuz dantza egiten duen hura (Isadora) idazten duen harekin (Stein).

Bi argitalpen horiek inspirazio iturri izan ziren poemaren beste itzulpen baterako, Foku_2 Masaje Scanner obraren inaugurazioan Atoin (Bilbo) techno pista bat entzun bitartean kalean dantzan errezitatua, 2023ko maiatzaren 17an. Ella era una variación rosa izena hartu zuen goiz parteko performanceak.

Aldiberekotasuna, aniztasuna, gerundioa, izanez, egonez, existituz, tematuz, iraunez, jarraituz eta gero aldatuz, irakurriz bezala dantzatuz, dantzatuz bezala errezitatuz, tirabuzoia, jauzia eta ekoizpena, identitatea, generoa eta zentzua. Orientazioa. Ahozkotasuna. Erritmoa, pultsua eta bariazioa.

2024ko urtarrilean bildu ginen Danele Sarriugarte, Ane García, Eider Rodriguez, Usue Arrieta, Ainara Elgoibar eta Idoia Zabaleta Orta or one dancing dantzatzen errezitatzen euskaratzen jarraitzeko.

María Salgado eta Josefina Zuain lagun izango ditugu astelehenean urtarrilaren 8ko saioan (16:30etik 20:00etara) eta asteartean urtarrilaren 9ko saioan (10:00etatik 13:30era), Gertrude Steinen eta Isadora Duncanen unibertso handian aritzeko, hartan sartzeko, beroketa ariketak egiteko, hura irekitzeko eta zabaltzeko.