Banan bana, orrialdeen frekuentzian, koadernoetan eskuz bildutakoa irakurtzen eta entzuten ari naiz. Eta goiz da oraindik esateko, baina ematen du liburu bat izango dela. Eta badago izenburu bat, kosmologia bat irekitzen duena. Eta badira atal batzuk, hitzen hotsak eramanda, materialari norabide eta zentzu bat emateko asmoz, artean gehiago direnak markak, inskripzio motak. Eta hainbat irudi. Eta astiro konposatzen hasi naiz, materialen artean sortzen diren erritmoak entzuten. Eta konposizio horietatik beste artzidura batzuk etorriko dira, artean ezezagunak zaizkidanak. Eta bitartean, paseoak egiten ditut konpainia onean eta ibilera hori konposizioan sartzen da. Eta badago arnasketa erritmo bat eta energia modu bat.
Ixiar Rozasek ahotsa, lengoaia eta haien soinuak lantzen ditut. Nire liburu eta materialak hainbat herrialde eta hizkuntzatan kaleratu dira. Horien artean: Sonar la voz. 9 ensayos y 9 patituras (2022 Consonni), Unisonoa (2020 Pamiela; Bandcamp), Beltzuria (2014 Pamiela; 2017 Enclave). Artista eta pentsalarirekin aritzen naiz lankidetzan. Besteak beste, Azala espazioko kidea izan naiz eta «Zirriborroak eta gero» proiektuarena. Arte Ederretan doktorea, irakasle lanetan nabil egun. Itsasoa eta mendi artean bizi naiz.









