Basilika

Neguko topaketa
urtarrilaren 7tik 9ra
Egoitzak - Leiho bat

Leiho bat: AZALAren berezko zalaparta.

Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, programatzaileak, zinegileak, kazetariak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko. Programak beraien artean independenteak dira, eta, aldi berean, elkarren artean etengabeko elkarrizketa sortzen dute, hurbiltasuneko ehun bizi bat. Taldeak kultur ekoizpenari sakontasunez heltzeko nahia zertzen du, baina baita pentsamendu bakartitik ateratzeko, hedatzeko, loturak sortzeko nahia ere. 

 

Egun Basilika honako hauek osatzen dugu: Kepa Matxain, Jon Urzelai, Irati Urrestarazu, Sahatsa Jauregi, Beñat Sarasola, Gorka Bereziartua, Pablo Marte, Jone Alaitz Uriarte, Lur Olaizola, Oihane Iraguene eta Enrike Hurtado. 

www.basilika.eus